Itxi

Musika

Jaiialdia, BEC erakustazokan

Imagine Dragons, Bime Live jaialdiko plater nagusia, larunbat honetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Mundu mailan ezagunak diren musika taldeak pasatzen ari dira BEC erakustazokako oholtzatik, tartean, Imagine Dragons, gaur.

0:15

Musikaren industriari zuzendutako BIME azoka arlo horretan diharduten profesionalen topaleku da, berriro ere, egunotan. Hala bada, besteak beste, nazioarteko zein Estatu mailako talde ezagunen zuzenekoek leku garrantzitsua bete dute aipatu hitzorduan. Gaztea da bertako komunikabide ofiziala.

Dagoeneko abiatu da Bizkaia International Music Experience (BIME) topaketa, eta egitarau zabal batekin abiatu da. Hain zuzen ere, ezagutzak partekatzeko eta musikaren munduan lanean dabiltzanei negozio berrietarako aukerak zabaltzeko bidea izango da BIME. Oraingo honetan, Frantzia da herrialde gonbidatua, baina Latinoamerikak eta Alemaniak ere berebiziko protagonismoa izango dute azokan.

Asteazkenean, BIMEren baitan, Fest sarien banaketa ekitaldia hartu zuen Bilboko Guggenheim Museoak, eta ostegunean Bime City ekimenari ekin zioten. Horrela, Bizkaiko hiriburuko areto nagusietan doako kontzertuak egongo dira egunotan: Lucia Scansetti, Vita Bergenen eta Mamba Beat, adibidez.

Atzo -ostirala- iritsi zen egitarauko plater nagusia. Izan ere, Bime Livek bi eguneko kontzertu-sorta erakargarria prestatu du aurten ere. BEC! erakustazokan dira emanaldi guztiak. Crystal Fighters, Stereophonics, Richard Ashcroft, !!! (Chk, Chk, Chk), Everything Everything eta Imagine Dragons dira oholtza astinduko duten taldeetako batzuk, baina, hain arrakastatsuak izan ez arren, jarraitzaileen musika-egarria aseko duten beste zenbait artista ere gonbidatu dituzte: L.A., Savages, Sallie Ford, Zola Jesus, Iron And Wine, Matthew E. White...

Ordainketa sistema

Aurtengo edizioak berrikuntzak izango ditu ordaintzeko sistemari dagokionez ere. Eskumuturreko baten bidez egin beharko dituzte ordainketak BEC! erakustazokan biltzen diren musikazaleek, zuzenekoen gunean ez baita dirurik onartuko. (Informazio gehiago, hemen)

Sarrerak

Bi eguneko bonuak 69 euroko prezioa du. Eguneko sarrerek, berriz, 44 euro balio dute. Kanpalekura joanez gero, 50 euroan egongo dira eskuragarri.

Kontzertuak, egunez egun

Urriak 30, ostirala

CRYSTAL FIGHTERS
LOS PLANETAS
STEREOPHONICS
EVERYTHING EVERYTHING
THE GO! TEAM
MATTHEW E. WHITE
ZOLA JESUS
IRON AND WINE “Solo & Acoustic”
BENJAMIN CLEMENTINE
DARWIN DEEZ
GASPARD ROYANT
MAMBA BEAT

Urriak 31, larunbata

IMAGINE DRAGONS
RICHARD ASHCROFT
!!! (chk, chk, chk)
SUPERSUBMARINA
KAKKMADDAFAKKA
SAVAGES
MICHAEL KIWANUKA
POKEY LAFARGE
VILLAGERS
L.A.
NATHAN FAKE
SALLIE FORD
ASTRONAUTALIS
JAVI GREEN

Kontsulttu kontzertuen ordutegiak.