Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria

Gabonetako Loteria 2020

09:48

Gabonetako Loteria 2020

Zozketa

Laugarren sari batek, 71.119ak, 620.000 euro utzi ditu Euskal Herrian

Agentziak | Erredakzioa

Zarautzen, Donostian, Gasteizen, Basaurin, Bilbon, Elorrion, Errenterian Iruñean eta Tuteran saldu dute.

  • 12:46an kantatu dute bigarren laugarren saria. EFE

    12:46an kantatu dute bigarren laugarren saria. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

71.119 zenbakiari egokitu zaio aurtengo Gabonetako Loteriaren laugarren sarietan bigarrena. Aurrenekoarekin gertatzen ez zen bezala, oraingoan zorteko izan gara Euskal Herrian, hainbat herritan saldu baitute: Zarautzen, Donostian, Gasteizen, Basaurin, Bilbon, Elorrion, Errenterian, Iruñean eta Tuteran. Guztira, 620.000 euro banatu ditu sariak.

Serieko 200.000 euroko sariarekin, bigarren laugarren sari hau 12:46 zirenean atera da loteria-ontzitik. Oso banatuta egon da, Estatuko 48 probintziatan saldu baitute, tartean EAEn eta Nafarroan.

Hauek dira saria egokitu zaien euskal administrazioak: Donostia (Gaztelu 2, Narrika 21 eta San Frantzisko 24), Gasteiz (Prado 20 eta Florida 26), Iruña (Marcelo Zelaieta 99), Bilbo (Ledesma 16 eta Tutulu 2), Elorrio (Urarka 3), Errenteria (Enea Kapitana 15), Zarautz (San Frantzisko kaleko kioskoa), Tudela (Geltokiko aldapa kalea 8) eta Basauri (Antonio de Trueba 2).

Elorrion banatu dute diru gehien: 200.000 euro, 1. zenbakiko administrazioak 10 dezimo (serie oso bat) saldu baitu. Gainerakoa, EAEko beste saltokietan parte-hartze txikiagoetan izan da salgai.

Dezimo bat Iruñeko Arrotxapea auzoko Karpi tabernan saldu dute. Oraindik ez dakite, ordea, ohiko bezeroek edo bisitariek erosi ote duen.

Tuteran loteria administrazioa ixtera zihoazenean jakin dute zenbaki sariduna zutela. Pozik hartu dute berria: "Arratsaldean etorriko zaizkigu zorteko lagunak, eta xanpainarekin ospatuko dugu", esan du bertako saltzaileetako batek.

52.215ak, txakurkirik ere ez gurean

Goizago, 09:56an, atera den beste laugarren sariak, 52.215ak, ez du ezertxo ere utzi gurean eta Estatuko ondorengo probintzietan egokitu da: Madril, Alacant, Murtzia, Caceres, Malaga, Asturias eta Valentzia.

Laugarren sari hauek serieko 200.000 euroko saria dute.


 

Iruzkinak

  • Publizitatea

    bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko:

    Gabonetako Loteria 2020

    1. saria

    - - - - -

    2. saria

    - - - - -

    3. saria

    - - - - -

    4. saria

    • - - - - -
    • - - - - -

    5. saria

    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    Loteria Gabonetako Loteria: zenbaki saridunak, albisteak... Loteria

    Publizitatea

    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena