cerrar buscador

Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria

Gabonetako Loteria 2023

12:43

Gabonetako Loteria 2023

Zozketa

Gabonetako loteria: 36 milioi euro Bilbon, eta sari nagusia, Huescan

Erredakzioa

Guztira, Bizkaiak 40 milioi euro inguru jaso ditu, Gipuzkoak 578.000 eta Iruñeak 8 milioi euro banatu ditu. 58268 zenbakia izan da sari potoloa.

02:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gabonetako loteriak 36 milioi euro utzi ditu, Bilbon. 12.249 zenbakiak, bigarren atera den laugarren sariak, Bilbon saldu dute oso-osorik. Guztira, Bizkaiak 40 milioi euro inguru jaso ditu, Gipuzkoak 578.000 eta Iruñeak 8 milioi euro banatu ditu.

Bizkaiko hiriburuko Tenderiako kaleko 19.ean saldu dute saritutako zenbakia eta 36 milioi euro utzi ditu.

Hirugarren saria (02184) Azpeitian, Barakaldon (Merindad de Uribe, 1 eta Gurutzeta auzoko plaza) eta Lizarran (Kale Nagusia, 31) jausi da. Hala ere, Lizarran saldutako billeteak loteria administraziora itzuli dituzte.

Gainera, serieko 60.000 euro banatzen dituzten zortzi bosgarren sarietatik sei Euskal Autonomi Erkidegoan, batez ere Bizkaian, eta Nafarroako hiriburuan saldu dituzte.

Bilbon, Leioan, Zallan, Portugaleten, Muskizen, Sestaon, Errenterian eta Iruñean bosgarren saria egokitu zaien herri eta hirietako batzuk dira.

03643 zenbakia ere Gabonetako Loteriako bosgarren sarietako bat izan da. Serieko 60.000 euro, 6.000 euro billete bakoitzeko, banatu ditu. Saria oso banatuta dago eta Bilbon (Azkarreta, Lauaxeta plaza eta Urkixo zeharbidea, 52) Zallan eta Muskizen saldu dute.

Bestalde, 08128 zenbakia ere bosgarren saria izan da eta Errenterian (60.000 euro utzi ditu) eta Bilbon (lauaxeta, 10 eta Poza Lizentziatua, 45) saldu dute.

33003 zenbakia ere bosgarren saria izan da. Sestaon 2,4 milioi euro utzi ditu. Sestaoko Iberiako lotería administrazioak 40 serie saldu ditu eta, hortaz, 2.400.000 euro banatu ditu.

62.718 zenbakia ere bosgarren saria izan da eta Errenterian, Iruñean eta Leioan saldu dute. Iruñeako Gaztelu Plazan kokatutako 20. administrazioak 136 serie saldu ditu. Bosgarren sari horrek 60.000 euro utzi ditu Leioan eta beste hainbeste, Errenterian.

12:30ean, zozketaren amaieran, Portugaleteko Castaños Generalaren 33an dagoen administrazioan saldutako 34001 zenbakia eta Urkixo kaleko 52an saldutako 57038 zenbakia atera dira.

Administrazio horrek bi bosgarren sari banatu ditu gaur. Zenbaki bakoitzeko serie bat, hau da, 120.000 euro.

Sari potoloa, oso-osorik Huescara

58268 zenbakia, historian izan den sari nagusi handiena (4 milioi euro) Huescaco Grañen herrian jausi da, baina hiriburuan hainabt partizipazio banatu dituzte.

Atera den azken zenbakia, bigarrena (53404), oso-osorik ere Manisesera (Valentzia) joan da.


Horrela jarraitu dugu eitb.com-en Gabonetako loteriaren zozketa.

Bilatu zure zenbakia eitb.com-en.



Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko:

    Gabonetako Loteria 2023

    1. saria

    - - - - -

    2. saria

    - - - - -

    3. saria

    - - - - -

    4. saria

    • - - - - -
    • - - - - -

    5. saria

    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    Loteria Gabonetako Loteria: zenbaki saridunak, albisteak... Loteria