cerrar buscador

Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria

Gabonetako Loteria 2023

13:50

Gabonetako Loteria 2023

Zozketa

'Huescara noa. Loteria ekarriko dut?'

Erredakzioa

Lankideek "baietz" esan zioten, eta irabazitako 400.000 euroak ospatzeko xanpainarekin bainatu dira gaur goizean.

  • Lehenengo saria abestu duten momentua. Efe

    Lehenengo saria abestu duten momentua. Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Molina de Segurako Ángel Martinez Zaragoza kamiolariak Gabonetako loteriaren sariko hamar dezimo ekarri zituen pasa den hilabetean. "Huescara noa. Loteria ekarriko dizuet?" esan zien Fitosa enpresako lankideei makineria garraiatzera joan baino lehen.

Lankideek "baietz" esan zioten, eta dezimo bakoitzetik irabazitako 400.000 euroak ospatzeko xanpainarekin bainatu dira gaur goizean.

Ángel Huescara abiatu zen, eta bueltan 10 dezimo ekarri zituen bertatik. Nahiz eta oso pozik agertu, diru horrekin lana utzi eta erretiratzeko adina ez duela ematen esan du, materiala garraiatzen jarraituko duela azpimarratuz. Enpresaren poligonoa jai giroan egon da goiz osoan, eta Fitosa inguruko enpresetako langilean bertara hurbildu dira kuxkuxeatzeko asmoz.

Santomeran jaiotako 23 eta 25 urteko Alejandro eta José Córdoba anaiek saritutako dezimoa erdibitu zuten. Neskalagunekin eta familiarekin ospatu ostean, gaur arratsaldean Fitosa enpresara bueltatuko dira lanera. "Hodei batean" dagoela esan du Alejandrok, eta oraindik ez du erabaki nola igaroko dituen gabonak, dakien bajarra gaur arratsaldean lanera itzuliko dela da. Irabazitako diruarekin, proiektuan daukaten etxea eraiki edota urte erdian ezkontzeko asmoa dute.

Ez du inbidiarik

Hunkituta zegoen kamioilariaren neska-lagunak gogoan du oraindik nola atzo komentatu zuten ezingo zutela etxe berria ordaindu. Gaur ezinezkoa egiten zaio 400.000 euro irabazi dituela asimilatzea.

Irabazle suertatu ez den Fitosako langile batek inbidiarik ez duela azaldu du. Loteria ez erostera ohituta dagoen pertsona bat dela gogorarazi du, horrenbestez, loteriarik ez erosteko esan zion bere lankide Martinezi.

Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko:

    Gabonetako Loteria 2023

    1. saria

    - - - - -

    2. saria

    - - - - -

    3. saria

    - - - - -

    4. saria

    • - - - - -
    • - - - - -

    5. saria

    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    Loteria Gabonetako Loteria: zenbaki saridunak, albisteak... Loteria