cerrar buscador

Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria

Gabonetako Loteria 2023

13:02

Gabonetako Loteria 2023

GABONETAKO LOTERIA

Ohitura izatetik, sinbolo bihurtzera

Erredakzioa

Gabonetako Loteriak 200 urte beteko ditu aurten, 1812. urtean Estatuaren diru sarrerak handitzeko jaio zenetik. Urte hauetan guztietan, Gabonen ikur bihurtu da.

  • Egun hauetan jende-hilarak sortzen dira loteria txartelak erosteko. Argazkia: Efe

    Egun hauetan jende-hilarak sortzen dira loteria txartelak erosteko. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

200 urte beteko ditu aurten Gabonetako Loteriak: 1812. urteko abenduaren 18an jaio zen. Ciriaco Gonzalez Carvajalek sortu zuen, herri altxorreko diru sarrerak handitzeko, eta, urte hauetan guztietan, Gabonen ikur bihurtu da.

Estatu mailan egiten den zozketarik ospetsuena da. Lehen saria 4 milioi eurokoa da; 400.000 euro, dezimo bakoitzeko.
Lehen zozketa Cadizen egin zuten, 1812. urtean. 03.604 zenbakia zutenei egokitu zitzaien lehenengo saria (8.000 erreal).

Loteriak gerrak, krisiak, monarkiak, errepublikak eta diktadurak ikusi ditu joan-etorrian, besteak beste. Gerra Zibilean, ez zuten zozketa bertan behera utzi; 1938. urtean Loteriaren bi zozketa izan ziren, bat alde bakoitzeko.

Urte hauetan guztietan, Gabonetako Loteria sinbolo bihurtu da: ilusio-sortzailea eta une zailetarako irtenbidea da.

Zenbakien bitxikeriak

Zozketak hainbat bitxikeria utzi dizkigu 200 urte hauetan:

- Lehen sariaren azken zifra 5 izan da, 32 urtetan. (25, baina ez da inoiz izan)

- 15.640 eta 20.297 zenbakiak bina bider atera dira lehenengo sarian; lehena 1956. eta 1978. urteetan; bigarrena, 1903. eta 2006. urteetan.

- Lehen sariaren bukaera ez da inoiz hau izan: 09, 10, 13, 21, 25, 31, 34, 41, 42, 43, 51, 54, 59, 67, 78 eta 82.

- Lehen saria eman duen zenbakirik txikiena 00523 izan da (1828. urtea), eta handiena 78.294 (2009. urtea).

- Hiriburu hauetan jaso dute gehiagotan lehen saria: Madril (72 aldiz), Bartzelona (37 aldiz) eta Sevilla (15 aldiz).

Loteriaren inguruko sineskeriak

Gabonetako Loteriaren inguruan mota guztietako sineskeriak egon dira beti. Hauek dira horietako batzuk:

- Askok beti lotu ohi dituzte Loterian jokatzeko zenbakiak data esanguratsu batekin: urtebetetzeak, pertsona famatuen heriotzaren datak, urteurrenak…

- Beste batzuek zenbaki bera erosten dute urtero, lehenago edo geroago lehen saria jasoko duelakoan. Hain zuzen, hartzen ez dute urtean saria zenbaki horrek jasoko duen beldur izaten dira.

- Beste ohitura bat loteria txartela zenbait toki berezitan igurztea da; katu beltz baten bizkarrean, haurdun dagoen emakume baten sabelean, sorgin baten irudiaren kontra edota konkordun baten sorbaldan.

- Hainbatek ezbeharren bat izan den tokietan erosten dute Loteria, zozketak zorte ona bertara eramango duen ustean.


Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko:

    Gabonetako Loteria 2023

    1. saria

    - - - - -

    2. saria

    - - - - -

    3. saria

    - - - - -

    4. saria

    • - - - - -
    • - - - - -

    5. saria

    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    Loteria Gabonetako Loteria: zenbaki saridunak, albisteak... Loteria