OLAIZOLA II.AREN FRONTOIETAKO AGURRA


''Pilotari bezala zure seme-alabei igorri dizkiezun balioak ezin hobeak dira; fin eta jator aritu zara beti''
Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola, euren arteko partiden aurreko lehia beroak gogoratzen
Olaizolaren seme-alaben eskutitza: ''Primeran egin duzu, aita; oso harro gaude, asko maite zaitugu''
Aimar Olaizola, hunkituta, Manolo Arozena osabaren bertsoa entzuten
''Aimar zorabiatu egiten da, horregatik berak gidatzen du beti; Chiquitita eta Benito Lertxundi maite ditu''
Bixente Artola masajista eta Aimar Olaizola, 18 urte elkarrekin
Asier Olaizola: ''Gure umeak horrela ikusteak hunkitu egiten nau''
PILOTA | ''Aimar Olaizola Azken Partida''
Aimar Olaizolari buruzko saio berezia.
PILOTA | Olaizola II.aren agurra Goizuetan
Olaizolaren profesionaletako azken partida.
Pilota


EITB MEDIA
Goizuetako pilotariak lau aldiz irabazi du Buruz Burukoa, zazpi 4 t'erdikoa eta hiru Binakako Txapelketa.
Erlazionatutako edukiak:
2020Ko Finala: Olaizola Ii-Urrutikoetxea / Ezkurdia-Martija
2018ko FINALA: OLAIZOLA II - ALTUNA III
Berasaluze II-Aretxabaleta / Irribarria-Merino II; Olaizola...
2015eko finala: OLAIZOLA II-URRUTIKOETXEA
Lau eta erdiko finala 2014: Irujo - Olaizola II
2014: Irujo-Barriola/Olaizola-Aretxabale
2013ko Finala: Olaizola II-Irujo
2013ko Finala: Olaizola II-Irujo
2012ko Finala: Olaizola II/Bengoetxea VI
2012ko finala: Olaizola II - Irujo
2011ko Finala: Olaizola II - Mtnz. Irujo
2011ko finala: Olaizola II - Xala
2011: Olaizola II-Begino / Xala-Beroiz
2009ko finala: Olaizola II - Irujo
2008:OlaizolaII-Mendizabal/Titin-Laskura
2007ko Finala: Barriola-Olaizola II
2006ko finala: Olaizola II-Mtnez. Irujo
2006: Olaizola II-Zearra/Irujo-Eulate
2005eko finala: Olaizola II-Xala
2005eko finala: Mtnez. Irujo-Olaizola II
2003ko finala: Olaizola II-P.Ruiz
2003: Koka-Beloki/OlaizolaII-Paskual
2002ko finala: Barriola-Olaizola II
Altuna eta Artolaren arteko final handiaren atarian, Buruz Buruko txapela dutenek bazkaria egin dute, urtero legez. Haien ustez, zeinek irabaziko du igandean txapela?
Aimar Olaizola Baiko Pilotaren kirol zuzendariak Mikel Urrutikoetxeak emandako maila goraipatu du, zaratamoztarrak erretiroa irailaren 20an hartuko duela iragarri duen prentsaurrekoan.
Iker Elizegiri kontratua ez berritzea erabaki du Baikok, eta, horrenbestez, martxoaren 29an jokatuko du bere azken partida. Pilotari asteasuarrak gogor kritikatu du enpresak eman dion tratua, eta Aimar Olaizola Baikoko kirol-arduradunak berarekin izan duen jarrera ere salatu du.
Aimar Olaizola Baiko Pilotaren kirol zuzendaria da, eta Lau T'erdikoan txapel gehien dituen pilotaria da, zazpi ditu eta. Laso Baikokoa da, eta Aimarrek hark irabaztea nahi du, baina finala gogorra eta lehiatua izango dela aurreikusten du.
Aitor Elordi pilotariak eta Oinatz Bengoetxea, Patxi Eugi, Iker Irribarria eta Aimar Olaizola pilotari ohiek euren pronostikoa egin digute.
Zazpi partidatan zazpi garaipen lortu dituzte Elordik eta Zabaletak. Pilotari gutxiren eskuetan izan den lorpena da. Antzekoak aurkitzeko gutxienez zortzi urte egin behar dugu atzera.
Buruz Buruko 11 txapeldun Sondikan bildu dira bazkaltzeko eta igandean Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten final handia izan dute hizpide.
Anjel Alkainen eskutik jaso zuen Aimar Olaizola pilotariak kirolari onenaren Gaztea Saria 2005ean.
"Azken Partida", Aimar Olaizola Goizuetako txapeldun handiaren omenezko saioa, oroitzapen eta momentu zirraragarriz betetako saioa, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean.
Nafarroako Gobernuak Kirol Merituaren Urrezko Dominak eman dizkie Aimar Olaizolari eta Juan Carlos Unzueri, euren kirol-ibilbideetan egindakoagatik.
Aimar Olaizolaren ibilbideaz eta haren agurraz aritu da Joseba Urkiola EITBko kirol zuzendaria "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, bai pertsona baita kirolari bezala goi mailakoa da. Euskal kirolari asko eman diola azpimarratu du.
Amaia Huizi goizuetarra Aimar Olaizolaren laguna eta zale porrokatua da. Igandean haren agurrean izan zen, Aimarrek berak emandako sarrera baitzuen. Ia astebururo joaten zen haren partiduetara. Dioenez, lagun artean zirikatzaile hutsa da Olaizola.
Aimar Olaizolaren agurrean Goizuetako frontoian egin zioten omenaldiaz aritu da Unai Miranda herriko alkatea "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, auzolanean prestatu zuten dena herritarrek.
Aimar Olaizolaren agurraz aritu da Esteban Arotzena haren osaba "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, iloba pilotari lehiakorrena eta konpletoena izan da, eta bere burua gehien zaindu duena izan da.
Aimar Olaizolak Goizuetan jokatu zuen bere azken partida 42 urte bete zituen egun berean. Hona hemen omenaldiaren laburpena.
Aimar Olaizolari Bixente Artolak urte askoan lagundu dio eskuak eta giharrak osatzen. Masajistarekin izan gara, pilotariaren sekretuak ezagutze aldera. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Josetxo eta Fermin ezagutu ditugu Aimar Olaizolaren omenaldi berezian. Azken urteotan egin dituen lagun onenetakoak dira, eta ia partida guztietara joan dira Olaizolarekin, autoz. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Goizuetako pilotaria aho bete hortz geratu zen, besteak beste, Manolo Arozena osabaren bertsoarekin. Asier anaiak ere saio berezian hartu zuen parte. Ikus ezazu! (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Iruñeko Labriten kantxa erdian kokatutako gunean Aimar Olaizolaren emaztea eta lau seme-alabak izan dira. Ikus ezazu berriro une hunkigarri hori bideo honetan. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Iruñeko pilotaleku 'zaharra' telebistako plato bihurtu da gau batez, eta Aimar Olaizolaren seme-alabek eskutitza idatzi diote aitari egun berezi honetan. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Juan Martinez de Irujo ere pasa da Aimar Olaizolaren 'azken partida'tik. Iberoko pilotari ohiaren agerraldiarekin goia jo du saioak, kantxan arerio izan zireneko garaiak gogoratu dituzte-eta. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
Harreman trinkoa dute Asierrek eta Aimarrek, eta, Olaizola anaiek harreman estua duten bezala, euren seme-alabak ere oso ondo moldatzen dira euren artean. Elkar ikusi nahian bizi direla diote anaiek. (Saioa, osorik, EITB Nahieran-en)
800 bat zale izan dira Goizuetako frontoian. Aimar Olaizolaren kirol-ibilbidearekin harro daude den denak.
Aimar Olaizolak bere azken partida jokatuko du profesional moduan Goizuetan. Ikusi oso-osorik eitb.eus-en egin dioten omenaldia.
Olaizola II.ak eskerrak eman nahi izan dizkie bere azken partidara bertaratu diren guztiei, lagunei, familiari eta bere ibilbidean zehar alboan izan dituenei.
Gontzal Mendibil abeslaria frontoira atera eta Aimarri eta bere familiari oso gustuko dituzten abesti pare bat kantatu dizkie.
Aimar Olaizolak Goizuetako herriaren omenaldia jaso du bere azken partidan, eta ekitaldiko unerik hunkigarrienetakoa bere ibilbide profesional eta pertsonaleko momenturik esanguratsuenak islatzen dituzten argazkiak pantaila erraldoi batean erakutsi dizkiotenean iritsi da.
Partida bukaeran egindako omenaldian hainbat ekitaldi eskaini dizkiote pilotariari, tartean frontoi osoak aldi berean abestutako bertsoa.
16 laguneko taldea sartu da frontoian eta Aimar Olaizolak, txapel gorria buruan eta makila eskuan, eurekin dantzatu du.
Iturengo eta Zubietako joaldunek ez dute galdu nahi izan Aimar Olaizolaren omenaldia. Lehendabizi aurreskua dantzatu diote eguneko protagonistari, eta, ondoren, Ituren eta Zubietako joaldunek agerraldia egin dute.
Olaizola II.ak 22-14 irabazi du bere ibilbideko azken partida Goizuetan. Pilotaria izan da azken tantoa lortu duena, ezkerraz egindako gantxo batekin.
Olaizola II.a-Imaz bikoteak 22-14 irabazi du Jaka-Aretxabaletaren aurka Goizuetan jokatutako neurketa, Olaizolaren azken partida.
Olaizola II.ak 42 urte bete ditu bere azken partida jokatu duen egun berean, Goizuetan. Hori dela eta, partida hasi baino lehen bertaratu direnek ''Zorionak zuri'' abestu diote.
Pilotari buruzko albiste guztiak, eitb.eus-en
Banakako Txapelketaren finala, eitb.eus-en
Euskadiko Binakako Txapelketaren azken orduko berriak eta bideoak.
Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketaren azken orduko berriak eta bideoak.
Bilboko frontoiaren azken ordukoa eitb.eus-en
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Aimar Olaizola Twitterren
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

