Atletismoa

Atletismoa

Atletismo lasterketen emanaldiak.

Atletismoa

Atletismo lasterketen emanaldiak.

1 / 17 Hurrengoa
Gasteizko 2026ko Maratoi Erdiaren 4000 dortsalak agortzen ari dira

Gasteizko 2026ko Maratoi Erdiaren 4000 dortsalak agortzen ari dira

Gasteizko 47. Maratoi erdia 4163 inskribatuetara ailegatu da, atleta profesional eta federatuen artean, hurrengo igandean, abenduak 14 bilduko dira Gasteizko kaleetan.
Antonio Berasategi maratoilaria, igandeko ''Helmuga'' saioko protagonista

Antonio Berasategi maratoilaria, igandeko ''Helmuga'' saioko protagonista

Antonio Berasategik ez du hutsik egin Donostiako Maratoian, 1980an lehen aldiz parte hartu zuenetik. Idiazabalgo korrikalaria elkarrizketatuko dute igande honetan, "Helmuga" saioan. 

Maite Arraiza eta Thomas Holliday nagusitu dira Donostiako maratoian

Maite Arraiza eta Thomas Holliday nagusitu dira Donostiako maratoian

Maite Arraiza lehen postuan sartu da Boulevardeko helmugan. Bi ordu eta 45 minutu egin ditu. Bere atzetik Louise Flynn eta Alejandra Sanchez sartu dira. Gizonezkoetan, Thomas Holliday atleta nagusitu da bi ordu eta 22 minutu denborarekin. Aki Nummelak eta Simon Riok lagundu diote podiumean.

Donostiako 46. maratoia aurkeztu dute, historiako jendetsuena

Donostiako 46. maratoia aurkeztu dute, historiako jendetsuena

Donostiako udaletxean egin dute aurkezpena. Igande honetan jokatuko da, ez soilik maratoia baita 10 kilometroko proba ere. Aurten 7.000 korrikalarik parte hartuko dute maratoian eta 4.500 korrikalarik hamar kilometrokoan.

Katherine Tisalemak eta Raul Celadak irabazi dute 2025eko Behobia-Donostia lasterketa

Katherine Tisalemak eta Raul Celadak irabazi dute 2025eko Behobia-Donostia lasterketa

Ia 28.000 atleta atera dira proban, igandean, eta giro ikusgarria izan da. Tisalemak eta Celadak aurreneko aldiz lortu dute garaipena Behobia-Donostian. 

Behobia-Donostia 2025: Maratoi erdiaren irudirik ikusgarrienak

Behobia-Donostia 2025: Maratoi erdiaren irudirik ikusgarrienak

Ia 28.000 korrikalarik hartu dute parte Behobia-Donostiaren 60. edizioan. Hona hemen maratoi erdi entzutetsuaren irudi ederrenen bilduma.

Alex Roca: ''Denok merezi dugu ikusgarritasuna''

Alex Roca: ''Denok merezi dugu ikusgarritasuna''

Garuneko paralisia eta % 76ko desgaitasun fisikoa duen atleta hau da munduan maratoi bat egin duen lehena. Behobia-Donostia egin du gaur, "Corre Amb Mi" elkartearekin batera.

Katherine Tisalema: ''Lasterketa guztia ikusleek lagunduta joan naiz, eta oso polita izan da''

Katherine Tisalema: ''Lasterketa guztia ikusleek lagunduta joan naiz, eta oso polita izan da''

Katherine Tisalemak erakustaldia egin du, Behobia-Donostia ikusgarrian ezustekoa eman eta meritu handiz irabazteko, 1 ordu, 9 minutu eta 34 segundoko marka eginda. 

Iraitz Arrospide, hirugarren postua lortuta: ''Oso harro nago egin dudan lasterketaz''

Iraitz Arrospide, hirugarren postua lortuta: ''Oso harro nago egin dudan lasterketaz''

"Ziurrenik, Behobia politena, niretzat; sekulako maila zegoen", esan du Iraitz Arrospidek, 60. Behobia-Donostian helmugaratu den lehen euskal atleta izan ostean. 

Raul Celada: ''Probako errekorra hautsi nahiko nuke, erronka ona izan liteke''

Raul Celada: ''Probako errekorra hautsi nahiko nuke, erronka ona izan liteke''

Raul Celada Leongo atletak ezusteko handia eman du Behobia-Donostia probaren 60. edizioan, helmugara bakar-bakarrik iritsita, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda.

Celada eta Tisalema garaile 2025eko Behobia-Donostia lasterketan

Celada eta Tisalema garaile 2025eko Behobia-Donostia lasterketan

Raul Celada nagusitu da gizonezkoen proban, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda; emakumezkoenean, aldiz, Katherine Ruth Tisalema izan da azkarrena, 1 ordu, 9 minutu eta 54 segundoko markarekin.
Biziki, Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko entrenamendu mistoak eskaintzen dituen proiektua

Biziki, Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko entrenamendu mistoak eskaintzen dituen proiektua

Biziki proiektua Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko entrenamendu mistoak eskaintzen dituen ekimena da, eta bereziki emakumeengan jartzen du arreta. Helmugak helmuga eta helburuak helburu, partekatutako esfortzutik sortutako harremana da eguneroko saria Biziki Korrika taldean.

Rosa Luenak 37.ez egingo du Behobia-Donostia lasterketa igandean

Rosa Luenak 37.ez egingo du Behobia-Donostia lasterketa igandean

Igande honetan, Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioa lehiatuko dute, eta 37.a izango da Rosa Luena korrikalariarentzat. Nola bizi duen kontatu du elkarrizketa honetan. 

Emakumezkoen parte-hartze marka berria Behobia-Donostian, 9.000 baino gehiagok izena eman baitute

Emakumezkoen parte-hartze marka berria Behobia-Donostian, 9.000 baino gehiagok izena eman baitute

Emakumeen presentzia gero eta handiagoa izan da azken edizioetan, eta 2025ekoan parte-hartzaileen % 33 baino gehiago izango dira emakumeak, lehen aldiz: 9.474 andrazko korrikalari dira. Guztira, 27.981 pertsonak eman dute izena.

Jepkosgei eta Kiprotich kenyarrak garaile Donostiako Krosean

Jepkosgei eta Kiprotich kenyarrak garaile Donostiako Krosean

Celestine Jepkosgei eta Titus Kripotich kenyarrak nagusitu dira Donostiako 69. Nazioarteko Krosean. Emakumezkoetan, Jepkosgeik 23:08 behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta, gizonezkoetan, berriz, Kiprotichek, 19:23.

Lasterketa hegan

Lasterketa hegan

Atletismoa izan dugu hizpide aste honetako "Helmuga" saioan. Azken hamarkadetan lortutako ezagutzari esker emaitzak nola hobetu diren aztertu dute, besteak beste, Oscar Ezker entrenatzaileak eta harekin entrenatzen duten atletek.

Madalina Floreak errekor berria ezarri du Kolitza Balmatraileko erlojuaren kontrako proban

Madalina Floreak errekor berria ezarri du Kolitza Balmatraileko erlojuaren kontrako proban

Korrikalari errumaniarrak 57 minutu eta 53 segundo behar izan ditu Kolitza mendia igo eta jaisteko, eta 2 minutu eta 31 segundo hobetu du iaz Muthoni kenyarrak egindako denbora. Gizonezkoetan, Roberto Delorenzi suitzarra saiatu da Patrick Kipngenoren marka hobetzen, baina ez du lortu.

Atletismoa hizpide, igandeko ''Helmuga'' saioan

Atletismoa hizpide, igandeko ''Helmuga'' saioan

Oscar Ezker entrenatzailea ez ezik, hainbat atleta elkarrizketatuko dituzte igandeko "Helmuga" saioan: Andoni Calbano, Oihan Trecet eta Joseba Larrauri. 

69. Donostiako Nazioarteko Krosa aurkeztu dute

69. Donostiako Nazioarteko Krosa aurkeztu dute

Igandean jokatuko dute, azaroaren 2an. Probak, berriro ere, zilarrezko maila izango du, World Athleticseko egutegian. Guztira, 1.000 atleta baino gehiago izango dira.

Izaskun Oses, zilarra atletismoan: ''Lasterketa ezin hobea izan zen nire gaitasunentzat''

Izaskun Oses, zilarra atletismoan: ''Lasterketa ezin hobea izan zen nire gaitasunentzat''

Izaskun Oses atleta nafarra munduko txapeldunorde izan zen New Delhiko Munduko Txapelketan, 1.500 metroko T13 lasterketan (ikusmen urritasuna duten atletentzako kategoria).

Kortek eta Gitonga gailendu dira Bilboko gaueko maratoi erdian

Kortek eta Gitonga gailendu dira Bilboko gaueko maratoi erdian

20.000 korrikalarik hartu dute parte Bilbon Night Running Fest lasterketan, 21 eta 10 kilometroko probetan. Maratoi erdian, gizonezkoetan, Maxwell Kortek Rotich ugandarrak irabazi du; emakumezkoetan, berriz, Purity Kajuju Gitonga kenyarra izan da azkarrena.  

Euskadiko Atletismo Federazioko Zuzendaritza Batzordeak dimisioa eman du, arazo ekonomikoak direla eta

Euskadiko Atletismo Federazioko Zuzendaritza Batzordeak dimisioa eman du, arazo ekonomikoak direla eta

Erabakia Ohiko Batzar Nagusi betean hartu zen, eta erakundea egoera kritiko baten atarian utzi du, hauteskunde deialdi berri baten zain.
Martinez de Estibariz eta Arkarazo nagusi Hiru Haundiak lasterketan

Martinez de Estibariz eta Arkarazo nagusi Hiru Haundiak lasterketan

Julen Martinez de Estibariz eta Ainara Arkarazo jaun eta jabe izan dira larunbat honetan Hiru Haundiak lasterketan, Aizkorri, Anboto eta Gorbeia zeharkatu dituen 101 kilometroko proban.

20.000 korrikalarik parte hartuko dute Bilbao Night Running Fest proban

20.000 korrikalarik parte hartuko dute Bilbao Night Running Fest proban

Lasterketak 21 eta 10 kilometroko ibilbideak izango ditu aurrerantzean. Urriaren 18an lehiatuko da, eta 20.000 bat korrikalarik parte hartuko dute. Zuzenean izango da ikusgai, streaming bidez.

Izaskun Oses iruindarra, 1.500 metroetako munduko txapeldunordea

Osesek 04:51.12ko denboran amaitu du lasterketa, Greta Streimkyte irlandarraren atzetik. Brontzea Elena Pautova atleta neutralak eskuratu du.
Sara Alonsok zilarra irabazi du Munduko Txapelketan

Sara Alonsok zilarra irabazi du Munduko Txapelketan

Canfrancen hasi eta bukatu den 45 kilometro eta 3.650 metroko desnibeleko ibilbidean, Alonsok 5:38:08ko denborarekin bukatu du lasterketa. Irabazlea Tove Alexandersson suediarra izan da. Bestalde, Malen Osak hasi bezain laster utzi behar izan du lasterketa.

Armand Duplantis pertikako aztiak berriro hegan egin du: urrea eta munduko errekorra (6,30 metro) Tokion

Armand Duplantis pertikako aztiak berriro hegan egin du: urrea eta munduko errekorra (6,30 metro) Tokion

Pertika-jauzilari suediarrak bere munduko marka hautsi du berriro finaleko hirugarren eta azken saiakeran. Duplantisek sekulako palmaresa lortu du dagoeneko, eta 25 urte besterik ez ditu.
Duplantisek 6,29 metroan ezarri du pertika-jauziko munduko errekorra

Duplantisek 6,29 metroan ezarri du pertika-jauziko munduko errekorra

Armand Duplantisek berak ekainean lortutako marka ondu du zentrimetro baten, Budapesten 6,29 metroko jauzia eginda.
Ander Garaiarri urrea kendu diote, deskalifikatuta

Ander Garaiarri urrea kendu diote, deskalifikatuta

Ander Garaiar gipuzkoarrak urrezko domina lortu du 100 metroko 4 erreleboko proban, baina deskalifikatu egin dituzte. Berak azaldu digu zergatik.

Ander Garaiar, 20 urtez azpiko Europako txapelduna 100 metrokoan

Ander Garaiar, 20 urtez azpiko Europako txapelduna 100 metrokoan

Garaiarrek 10,40 segundoko marka egin du, eta Jozuah Revierre herbeheretarra eta Teddy Wilson britainiarra sailkatu dira bigarren, denbora bera eginda (10,47).
Ander Gerrikaetxebarria eta Maria Victoria Soler, Ehunmilak lasterketako irabazleak

Ander Gerrikaetxebarria eta Maria Victoria Soler, Ehunmilak lasterketako irabazleak

Ehunmilak proba zornotzar batek irabazi du aurten. Ander Gerrikaetxebarria 02:00ak jota zirenean helmugaratu da, 15 ordu, 4 minutu eta 6 segundoko denbora eginda. Lehen emakumea, berriz, Maria Victoria Soler, 09:00etan helmugaratu da.

Martin Kremenchuzky Gasteizko Ironmanean izango da, itsutasunari eta gortasunari aurre eginez

Martin Kremenchuzky Gasteizko Ironmanean izango da, itsutasunari eta gortasunari aurre eginez

Gasteizko Ironmanak 2.000 triatleta batuko ditu, eta istorio bitxiak aurkitu daitezke horien artean. Martin Kremenchuski argentinarrarena da horietako bat.

Ehunmilak eta Goierriko2Haundiak lasterketak larunbatera atzeratu dituzte, alerta meteorologikoak direla eta

Ehunmilak eta Goierriko2Haundiak lasterketak larunbatera atzeratu dituzte, alerta meteorologikoak direla eta

Hasiera batean, lehen lasterketa ostiraleko 18:00etan hasteko zegoen programatuta, eta bigarrena egun bereko 23:00etan hasteko.
Ordiziako Meeting txapelketa, larunbatean, zuzenean, EITBn

Ordiziako Meeting txapelketa, larunbatean, zuzenean, EITBn

Larunbatean, uztailak 5, Ordiziako Atletismo Meetingaren 9. edizioa jokatuko da. Aurten, goi-mailako atletak izango dira bertan, Continental Tour Bronze mailakoa izango da eta. 38 herrialdetako 130 atletak hartuko dute parte. Finalak zuzenean jarraitu ahal izango dira, eitb.eus-en eta ETB1en.

Markel Fernandez eta Laura Banko nagusi izan dira Euskadiko Atletismo txapelketan

Markel Fernandez eta Laura Banko nagusi izan dira Euskadiko Atletismo txapelketan

Euskadiko Atletismo txapelketa jokatu da Bilbon. 110 metroko hesidun lasterketan, Laura Banko gasteiztarra nagusitu da. Gizonezkoen 200 metroko proban, berriz, Markel Fernandez izan da garailea.

Aitana Rodrigo eta Andoni Calbano, urrea 100 metroko proban

Aitana Rodrigo eta Andoni Calbano, urrea 100 metroko proban

Bilbon jokatu dira Euskadiko Atletismo Txapelketak, azkenak jokatu zirenetik 25 urte igaro direnean. Proba nagusia 100 metrokoa izan da. Aitana Rodrigo nagusitu da emakumezkoetan; gizonezkoetan, berriz, Andoni Calbano izan da azkarrena.

Gillem Montiel eta Alanis Siffert debutariak, garaile Zarauzko triatloian

Gillem Montiel eta Alanis Siffert debutariak, garaile Zarauzko triatloian

Zarauzko 37. triatloia lehiatu da larunbat honetan: 2,8 km igerian, 80 km bizikletan eta 20 km korrika. Euria izan da protagonista, baina, hala ere, 750 lagunek hartu dute parte.

Asier Martinezek Tokioko Munduko Txapelketarako gutxieneko marka lortu du

Asier Martinezek Tokioko Munduko Txapelketarako gutxieneko marka lortu du

Nafarra 2025eko Atletismoko Munduko Txapelketan egongo da, Montreuilgo meetingeko 110 metroko hesidun proban 13,26 segundoko marka eginda.
Sara Alonso Zegama-Aizkorriko garailearen amets gozoa

Sara Alonso Zegama-Aizkorriko garailearen amets gozoa

Sara Alonsok 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa irabazi zuen. "Ametsa beteta" geratu dela adierazi du, eta garaipenak indarra eman diola datozen erronketan ere podiuma bilatzeko.

2025eko Euskal Duatloian bi maila izango dira, eta Lehen Mailakoa ekainaren 8an jokatuko dute

2025eko Euskal Duatloian bi maila izango dira, eta Lehen Mailakoa ekainaren 8an jokatuko dute

Larunbatean, hilaren 24an, Bigarren Mailako Txapelketa izango da, eta, bertan, sei kirolarik eskuratuko dute txartela maila goreneko finalerako. Hori ekainaren 8an jokatuko dute, Azpeitian, eta eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.

1 / 17 Hurrengoa