Gizartea -

sutea

Bost pertsona zauritu dira, bat erredurengatik, Bermeoko etxebizitza batean piztutako sutean

Garrak 08:15ean piztu dira Artike Bideko 9. zenbakiko laugarren solairuan. Pertsona bat erredurekin eraman dute helikopteroan ospitalera, beste laurak kea arnastuta intoxikatu dira. Sutearen ondorioz, fatxadaren zati bat behera etorri da.

Su hartu duen etxea. Argazkia: EITB Media
Su hartu duen etxea.
Bost pertsona zauritu dira Bermeoko etxebizitza bateko laugarren solairuan piztutako sutean

0:32

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona zauritu dira, bat besoetan erredurak izateagatik, gaur goizean Bermeoko (Bizkaia) eraikin batean piztutako sute batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bostak Gurutzetako eta Galdakaoko (Bizkaia) ospitaleetara eraman dituzte. Erredurak dituen eta helikopteroz eraman duten pertsonaz gain, beste laurek kea arnastu dute.

Sua 08:15ean piztu da Artike Bideko 9. zenbakiko laugarren solairuan. Garren ondorioz, fatxadaren zati bat behera etorri da eta kalteak eragin ditu ibilgailu batean. Gainera, errepidea itxi eta perimetroa hesitu behar izan dute.

Suhiltzaileak, hainbat anbulantzia eta larrialdi zerbitzuen helikoptero bat bertaratu dira. Suhiltzaileek lau pertsona atera dituzte eraikinaren barrualdetik, eskala erabilita. Emakume bat eta umetxo bat, eta gizonezko bat eta haren ama. Gainerako bizilagunak euren kabuz atera dira. 

Eremua hesituta dute, eta suhiltzaileak garrak amatatzeko lanetan ari dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak