Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak nabarmendu duenez, "hiru hiriburuetan eta Irun, Errenteria eta Barakaldoren gisako hiri handietan 6.500 etxebizitza eraikiko dira".
Bileraren ostean, 11:30ean, adierazpenak egingo dituzte hedabideen aurrean. Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroa Nafarroako, Kataluniako, Asturiaseko eta Kanarietako ordezkariekin ere elkartuko da bilera sorta horren baitan.
Eraikuntza enpresek gorde beharko duten babes ofizialeko etxebizitza kopurua % 75etik % 60ra murriztu ahal izango dute udalek. "Doktrinak alderdi politikotik baldin badatoz, eta horretarako aginduren bat badago, bakoitzak jakingo du zer ardura hartzen duen", esan du Etxebizitza sailburuak.
Etxebizitza eskaintza handitzeko eta eskatzaileak babesteko tresna berriak bilatuko ditu Eusko Jaurlaritzak, udalekin akordioak lortuta. Halaber, legegintzaldi honetan alokairurako 7.000 etxebizitza sustatu nahi ditu, arrazoizko prezioan eskuragarri.
Izendapenak hainbat neurri ezartzea ahalbidetuko du, besteak beste, alokatzeko babes ofizialeko 420 etxebizitza eraikitzea. Lanak 2025ean hasiko dira eta etxebizitza guztiak San Miguel-Anaka inguruan eraikiko dira.
Eusko Jaurlaritzako sailburuak nabarmendu duenez, "iruzur horri aurre egiteko lehen neurriak jartzen ari dira dagoeneko". Prentsaurrekoan eskainitako hitzak, gaztelaniaz.
Etxebizitza sozialen parkea handitzea ahalbideratuko duen "iraupen luzeko estrategia" baten beharraz ohartarazi du Europako Parlamentuan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak.
Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren arabera, jarduera horiei esker Etxebiden alokairuko etxebizitza babestuetarako izena emanda dauden 7.000 eskatzaile ingururen "ehuneko oso altuari" erantzun ahal izango diote.
Bertako alkate Aizpea Otaegik gogora ekarri du Etxebizitza Ministerioak ez duela "erreferentzia prezioen indizea" zehaztu, nahiz eta ezinbestekoa izan "bost urte baino gehiago alokatu gabe egon diren etxebizitzen prezioak erabakitzeko".
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak "Faktoria"n defendatu du erakunde publikoen artean etxebizitzak eraikitzeko behar den lurzorua, doan uztea, atzean "helburu sozial" bat dagoelako. Etxebizitzaren krisiari aurre egiteko erronka nagusia eskaintza areagotzea dela azpimarratu.
Jaurlaritzak jabeei salduko die publikoak izan ziren 1.000 etxebizitzaren lurzorua, babes ofizialeko etxebizitzaren kalifikazioa berreskuratzearen truke.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendarako sailburuak azpimarratu duenez, etxebizitzaren arazoak "ez die bakarrik herritar ahulenei eragiten, erdi-mailako klase osoari baizik".
Justifikatu gabe bi urtez hutsik dauden etxebizitzak zergapetzea aurreikusten du 2015eko EAEko Etxebizitza Legeak, metro koadroko 10 euro urtean, hain zuzen ere.
"Gizarte-larrialdi mailan dagoen etxebizitza falta" arintzeko, Etxebizitza sailburuak legegintzaldi honetan bultzatuko dituen neurriak azaldu ditu. Gainera, Donostiarako talka-plan berezi bat proposatu du, bertan arazoa are nabarmenagoa baita.
2.200 pertsona baino gehixeagok hartu dute parte, eta Irungo kaleetan barrena ibili ondoren San Juan plazara iritsi dira. Hainbat ordezkari politiko eta instituzional hurbildu dira Irunera, babesa ematera.
PSE-EEren legebiltzarkidea "harrituta" dago koalizio abertzaleak negoziazioak "ezkutuan negoziatzen" aritzea egotzi dielako. "Zenbat akordio lortu dituen EH Bilduk diskrezioarekin!". "Autogobernua hobetzeko" prest agertu da, baina euren lehentasuna politika sozialak direla erantsi du.
PSE-EEren legebiltzarkidea "harrituta" dago koalizio abertzaleak negoziazioak "ezkutuan negoziatzen" aritzea egotzi dielako. "Zenbat akordio lortu dituen EH Bilduk diskrezioarekin!". "Autogobernua hobetzeko" prest agertu da, baina euren lehentasuna politika sozialak direla erantsi du.
Herritarrak eta erakundeetako ordezkariak udaletxe parean bildu dira goizean, atzo Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batean gertatutako eraso matxista gaitzesteko eta biktimari babesa adierazteko.
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak esan du lanean jarraitzen dutela falta den transferentzia legealdia amaitu baino lehen transferitzeko, baina gaur gaurkoz esparru juridikoan "diferentzia batzuk" dituztela adierazi du.
Itxasok kargua utziko du, PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua izango baita Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Gaur egun, Donostiako bigarren alkateorde denak bi astean hartuko du kargua, segur aski, martxoaren 12an.
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta PSE-EEko kideak berretsi du PSOEren ustelkeriaren kontrako jarrera "irmoa" dela, edozein dela ere bidetik apartatuko dutena.
PSE-EEren zuzendaritzak hauteskundeetarako zerrendaak onartu ditu gaur, Eneko Andueza idazkari nagusia, Denis Itxaso eta Aroa Jilete hautagaitzetako buru direla, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren.
PSE-EEko lehendakarigaia izango da Bizkaiko zerrendaburua EAEko hauteskundeetan, eta Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria Gipuzkoan. Arabako zerrendaburua, berriz, Aroa Jilete izango da.
Ezkorragoa da Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, eskualdaketa egiteko dokumentazioaren zain daudela azpimarratuta. "Prozesua ez dago dioten bezain aurreratuta", nabarmendu dute.
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak zehaztu du presoen gradu aldaketak tratamendu batzordeetan erabakitzen badira ere, azken hitza epaileek dutela, eta horrela gertatzen dela Estatu osoan.
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak aitortu du Gizarte Segurantzaren transferentzia egingarria, baina zaila dela, lehen aldia litzatekeelako gobernu autonomiko batek erregimen ekonomikoaren kudeaketa bere gain hartzen duena.
"Aurreko legegintzaldian asko aurreratu genuen, eta bi gobernuen arteko jarrerak oso gertu daude. Beraz, sinatutako konpromisoa betetzeko aukera izango dugu, nahiz eta ez dudan egoki jotzen data zehatzez hitz egitea, epeak ez betetzeak frustrazioa besterik ez dakarrelako", azaldu du.
Gaur egun, 15.600 etxebizitzatik gora erreformatzeko jarduerak daude onartuta edo izapidetzen, eta 130 milioi euroko laguntzak bideratuko dituzte horretara 2026ra arte. Hala ere, herritar asko kexu dira laguntzarik gabe gelditu direlako.
Une honetan, 15.600 etxebizitza baino gehiagorako erreforma energetikoen jarduerak onartuta daude edo izapidetzen ari dira. Programa horietan, 130 milioi euro inguruko laguntzak bideratuko dituzte, 2026ra arte. Hala ere, herritar asko kexu dira laguntzarik gabe gelditu direla.
Lan esplotazioa helburu zuen giza salerosketa leporatu diete atxilotuei. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi duenez, biktimak 12 orduko lanaldiak egitera behartzen zituzten, astean zazpi egunetan eta baldintza "negargarrietan".
Orain 11 urte "terrorismoa amaitu" izanak ekarri du presoen sakabanaketaren amaiera, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren arabera. Orain, "elkarbizitzaren eta memoriaren"ordua dela esan du, eta presoen etxeratzea aldarrikatzeari ez dio bidezkoa irizten.