cerrar buscador

Europako Banku Zentrala

1 / 7 Hurrengoa
Euroguneko inflazioa bi hamarren moteldu da martxoan, % 2,4ra arte

Euroguneko inflazioa bi hamarren moteldu da martxoan, % 2,4ra arte

Beheranzko joera horrek erakusten du euroguneko inflazioa Europako Banku Zentralak lortu nahi duen % 2ko helburura hurbiltzen ari dela, eta interes-tasen lehen jaitsiera gerturatzen ari dela.
Europako Banku Zentralak interes tasei %4,5ean eutsi die, aurrerago jaistea baztertu gabe

Europako Banku Zentralak interes tasei %4,5ean eutsi die, aurrerago jaistea baztertu gabe

Erakundeko Gobernu Batzordea ostegun honetan bildu da Frankfurten eta, baieztatu du, inflazioak beheraka jarraitu eta diru-politikek sendo jarraitzen badute, ekaineko ebaluazioan akaso jaitsi egingo lituzkeela interes tipoak.
Euriborra % 3,7ra igoko da martxoan, Europako Banku Zentralaren tasen murrizketen zain

Euriborra % 3,7ra igoko da martxoan, Europako Banku Zentralaren tasen murrizketen zain

% 0,60 puntu igo da aurreko hilabetearen aldean, eta maximoetan kokatu da azken lau hilabeteetatik, Europako Banku Zentralak (EBZ) bere diru-politikan emango dituen hurrengo urratsen zain.
Lagardek atea zabalik utzi dio ekainetik aurrera interes-tasak jaisteko aukerari

Lagardek atea zabalik utzi dio ekainetik aurrera interes-tasak jaisteko aukerari

Euroguneko inflazioaren jaitsierak konfiantza handiagoa eskaintzen die EBZko Gobernu Kontseiluko kideei, "baina ez nahikoa", erakundeko presidenteak esan duenez. Apirilean informazio gehiago egongo den arren, "ekainean askoz gehiago" egongo dela ziurtatu du.
Europako Banku Zentralak aurreikusitakoa bete du, eta tasak % 4,5ean mantendu ditu, laugarren bilera jarraian

Europako Banku Zentralak aurreikusitakoa bete du, eta tasak % 4,5ean mantendu ditu, laugarren bilera jarraian

'Euroaren zaindariak' adierazi duenez, interes-tasak "nahiko epe luzean mantenduz gero, inflazioa % 2ko helburura itzultzen lagunduko dugu".
Euriborrak % 3,66an itxiko du otsaila, bi urtean izan duen igoerarik txikiena

Euriborrak % 3,66an itxiko du otsaila, bi urtean izan duen igoerarik txikiena

Horrek esan nahi du beste gorakada bat izan dela urtarrilean erregistratutako % 3,609arekiko, eta aurreko urteko % 3,534arekin alderatuta, berriz, gora egin duela.
Bankuen sektoreko langileak grebara deituta daude ostegun honetan Hego Euskal Herrian

Bankuen sektoreko langileak grebara deituta daude ostegun honetan Hego Euskal Herrian

ELA sindikatuak deitu du protesta, Galiziako CIG zentralarekin eta Kataluniako Intersindicalekin batera. Gasteizen, Bilbon eta Donostian deitu dituzte bilkurak, bihar goizean.
Xabier Egibar: Badirudi interes tipoak uda ostean hasiko direla jaisten

Xabier Egibar: "Badirudi interes tipoak uda ostean hasiko direla jaisten"

Bigarren seihilekoan aurreikusten du interes tipoen jaitsiera, baina azpimarratu du ez direla itzuliko lehengo mailara, nabarmenduz hura ez-ohikoa izan zela
Banketxeek transferentziak 10 segundoan eta komisio gehigarririk gabe egin beharko dituzte 2025etik aurrera

Banketxeek transferentziak 10 segundoan eta komisio gehigarririk gabe egin beharko dituzte 2025etik aurrera

Hala jasotzen du EBren arau berriak. Helburua da transferentzia guztiak online bankak edo Bizumek eskaintzen dutenarekin parekatzea, hau da, doakoa eta berehalakoa izatea. Dena ondo bidean, betebehar hori 2025. urtearen amaieran indarrean egotea aurreikusi da.
ELGAk aurreikusi du Espainiak % 1,5eko hazkundea izango duela 2024an, Europakoaren ia hirukoitza

ELGAk aurreikusi du Espainiak % 1,5eko hazkundea izango duela 2024an, Europakoaren ia hirukoitza

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak urte honetarako eta datorrenerako aurreikuspenak eguneratu ditu. Horien arabera, Eurogunean bilakaera onena izango duen ekonomia Espainiakoa izango da.
Beherantz doa euriborra: Erdi mailako hipoteka baten kuota urrian baino 47 euro merkeagoa da orain

Beherantz doa euriborra: Erdi mailako hipoteka baten kuota urrian baino 47 euro merkeagoa da orain

2023ko urrian goia jo zuenetik, jaisten ari da eurogunean maileguen kuotak kalkulatzeko erabiltzen den indizea. Urtarrilaren amaierara % 3,614an iritsi da eta gerturatzen ari da duela urtebete zuen mailara.
BBVAk 8.019 milioi euroko irabaziak izan zituen 2023an, inoizko handienak

BBVAk 8.019 milioi euroko irabaziak izan zituen 2023an, inoizko handienak

2022ko datuekin alderatuta, % 26,1 egin zuten gora finantza erakundearen irabaziek. Emaitza horiekin, BBVAk iragarri du akzioko 55 zentimo banatuko dituela, dibidendu gisa, eta akzioak berrerosteko plan berri proposatuko du: 781 milioi euro bideratuko ditu horretara.
Guindosen esanetan, interes tasen jaitsiera datuen araberakoa izango da, EBZk ez du horretarako egutegirik

Guindosen esanetan, interes tasen jaitsiera datuen araberakoa izango da, "EBZk ez du horretarako egutegirik"

"Inflazioa gure helburura iristen denean jaitsiko ditugu interes tasak, alegia, % 2ari eutsiko diola ziurtzat jotzen dugunean", azpimarratu du EBZko presidenteordeak.
Europako Banku Zentralak aurreikusitakoari eutsi dio eta interes-tasak % 4,5ean mantentzen ditu

Europako Banku Zentralak aurreikusitakoari eutsi dio eta interes-tasak % 4,5ean mantentzen ditu

Horrenbestez, institutu igorleak bere horretan utzi ditu tipoak, urriko hitzorduan balazta zapaldu zuenetik eta ondoz ondoko hirugarren bilera egin ondoren.
EBZk ez du interes tasetan aldaketarik egingo, eta horiek jaisteko aurreikuspenak hoztuko ditu

EBZk ez du interes tasetan aldaketarik egingo, eta horiek jaisteko aurreikuspenak "hoztuko" ditu

Europako Banku Zentraleko kontseilari batzuek ez dute baztertu apirilean interes tasak jaistea. Adierazpen horiek gorabehera, Eburyko aztertzaileek onartu dute "geroz eta zailagoa" dela EBZeko adituen aurreikuspena betetzea.
% 17,6 hipoteka gutxiago izenpetu ziren azaroan EAEn; Nafarroan % 12,7koa izan zen jaitsiera

% 17,6 hipoteka gutxiago izenpetu ziren azaroan EAEn; Nafarroan % 12,7koa izan zen jaitsiera

Espainiako Estatuan ere beheranzko joera da nagusi, eta batez besteko jaitsiera % 19,1ekoa da.
Udan interes tipoak jaisteko aukera egon daitekeela uste du Lagardek

Udan interes tipoak jaisteko aukera egon daitekeela uste du Lagardek

Euroguneko interes-tasak % 4,5ean daude gaur egun. Nahiz eta EBZko presidenteak jaitsiera izateko aukerak onartu, "ziurgabetasuna dagola-eta", tentuz hitz egin du eta datuak egokiak badira egingo direla azaldu du.
Inflazioa % 2,9raino igo zen eurogunean abenduan, eta % 3,4raino EBn

Inflazioa % 2,9raino igo zen eurogunean abenduan, eta % 3,4raino EBn

Aurreikuspenak hobetu badira ere, Europako Banku Zentralak ez du uste 2025a baino lehen beteko denik bere helburua, hots, inflazioa % 2an egotea.
Europako Banku Zentralak % 4,5ean mantendu ditu interes-tasak

Europako Banku Zentralak % 4,5ean mantendu ditu interes-tasak

Institutu igorleak bere horretan utzi ditu tasak bigarren aldiz jarraian, urriko hitzorduan balazta zapaldu zuenetik, diruaren prezioa hamar aldiz jarraian igo ondoren.
Europako Banku Zentralak etenaldi bat iragarri du interes tasen igoeran

Europako Banku Zentralak etenaldi bat iragarri du interes tasen igoeran

Frankfurt utzita, Atenasen egin dute gaurko bilera, diru politikaz eztabaidatzeko. Interes tasak % 4,5ean uztea erabaki dute han.
Udazkeneko aldapa: emango al digu ekonomiak arnasa laster?

Udazkeneko aldapa: emango al digu ekonomiak arnasa laster?

Erosketak, gasolina, hipotekak... Oinarrizko gastuek geroz eta gehiago estutzen dituzte familiak eta, itxura guztien arabera, udazkeneko diru-sarreren zati handi bat horiek asetzera bideratu beharko da. Ekonomista batekin hitz egin dugu tunelaren bukaeran argirik ikusi ote daitekeen jakiteko.
Euriborrak gora egin du berriro abuztuko geldialdiaren ondoren, eta % 4,149an itxi du iraila

Euriborrak gora egin du berriro abuztuko geldialdiaren ondoren, eta % 4,149an itxi du iraila

Hilabete honetako batez besteko tasa % 4,073 hazi da aurreko datuarekin alderatuta. Era berean, eguneroko tasan % 4,2 gainditu du, hau da, maximo berria 2008tik.
ELA: EBZk atzeraldia eragin eta langabezia handitu nahi du langileria geldiarazteko

ELA: "EBZk atzeraldia eragin eta langabezia handitu nahi du langileria geldiarazteko"

Mitxel Lakuntza sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak ez du ulertzen Christine Lagarde EBZko presidentearen adierazpenen aurrean dagoen "isiltasuna", eta Sanchezen, Urkulluren eta Chiviteren gobernuei "horrelako astakeriak" justifikatzen dituzten argitzeko eskatu die.
Erreserba Federalak gaur arratsaldean iragarriko du interes-tasak igo edo mantenduko dituen Estatu Batuetan

Erreserba Federalak gaur arratsaldean iragarriko du interes-tasak igo edo mantenduko dituen Estatu Batuetan

Gaur egun, tasak % 5,25etik % 5,5era bitartekoak dira, uztaileko azken igoeraren ondoren.
15 urte Lehman Brothers erori zela: utzi zizkigun ikasgaiak

15 urte Lehman Brothers erori zela: utzi zizkigun ikasgaiak

15 urte bete dira Lehman Brothersek, AEBko laugarren inbertsio banku handiena zenak, porrot egin zuela. Historiako krisi ekonomiko handiena eragin zuen. Estibaliz Cosano EITB Mediako Ekonomia arduradunak azaldu dizkigu arrazoiak, ondorioak eta krisi honek utzi digun herentzia.

Europako Banku Zentralak oinarrizko 25 puntu igo ditu interes-tasak, % 4,5eraino

Europako Banku Zentralak oinarrizko 25 puntu igo ditu interes-tasak, % 4,5eraino

Horrela, Europako Banku Zentralak hamargarren aldiz jarraian igo ditu interes-tasak, euroaren eremuko inflazioa geldiarazteko, ekonomia geldotzen ari den arren.
EBZ zatitu batek interes-tasak berriro igotzeko edo mantentzeko erabakia hartuko du gaur

EBZ zatitu batek interes-tasak berriro igotzeko edo mantentzeko erabakia hartuko du gaur

Merkatuak eta adituak ere ez datoz bat erabakiari buruzko iragarpenetan. Europako Banku Zentralaren interes-tasak % 4,25ean daude orain.
Europako Banku Zentralaren interes tasak goia jotzetik oso gertu daude, Frantziako Bankuaren arabera

Europako Banku Zentralaren interes tasak goia jotzetik "oso gertu" daude, Frantziako Bankuaren arabera

Edozein kasutan, Frantziako Bankuko gobernadoreak zehaztu du denbora igaroko dela interes tasak jaisterako. Europako Banku Zentralak irailaren 14an bilera egingo du diruaren prezioari buruz erabakitzeko.
20 hilabetean lehen aldiz, euriborrak behera egin du eta % 4,073an itxi du abuztua

20 hilabetean lehen aldiz, euriborrak behera egin du eta % 4,073an itxi du abuztua

Hala ere, oraindik ere balio altuetan jarraitzen du 2022ko abuztuko datuarekin alderatuta, orduan % 1,249koa baitzen. 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakorra kontratatuta duenari 240 euro garestituko zaio hileko kuota.
Urte eta erdian lehen aldiz, behera egin du euriborrak

Urte eta erdian lehen aldiz, behera egin du euriborrak

Gaur egun, % 4 inguruan dabil euriborra eta joera honekin jarraituz gero, azken urte eta erdiko lehen jaitsiera izango litzateke. Adituek diote hipoteken eskaera jaitsiera dagoela horren atzean. Halere, adituen esanetan datorren urteko udaberrira edo udara arte, ez dira interes tasak murriztuko.

% 4,15ean bukatu du uztaila euriborrak, 2008tik maila altuenean

% 4,15ean bukatu du uztaila euriborrak, 2008tik maila altuenean

Batez besteko hipoteka aldakor bat 240 eurotik gora garestituko da, horrenbestez.
Kontsumorako maileguak % 15etik gora handitu dira

Kontsumorako maileguak % 15etik gora handitu dira

Europako Banku Zentralak (EBZ) bere interes tasak puntu laurden igo ditu ostegun honetan.

EBZk beste puntu laurden igo ditu interes tasak, %4,25eraino

EBZk beste puntu laurden igo ditu interes tasak, %4,25eraino

Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidenteak mahai gainean jarri du lehen aldiz erakundeak tasak ez igotzeko aukera hilabete horretan egingo duen bileran, baina azpimarratu du Gobernu Kontseiluak datuen arabera hartuko duela azken erabakia.
EBZk, ziurrenik, puntu laurden igoko ditu bere interes tasak

EBZk, ziurrenik, puntu laurden igoko ditu bere interes tasak

Europako Banku Zentraleko Gobernu Kontseilua gaur bilduko da Euroguneko interes tasei buruz erabakitzeko, inflazioak atzera egiten duen eta hazkunde ekonomikoa ahultzen ari den unean, batez ere Alemanian.
Europa eta Ameriketako Estatu Batuak, diruaren prezioaren igoera berri baten atarian

Europa eta Ameriketako Estatu Batuak, diruaren prezioaren igoera berri baten atarian

AEBko Erreserba Federalak gaur iragarriko du tasak puntu laurden igoko direla, %5,25etik %5,5era. Era berean, Europako Banku Zentrala bihar bilduko da beste igoera bat erabakitzeko, seguruenik 0,25 puntukoa.
Uztailak 21, EBZ interes tasak igotzen hasi zenetik urtebete

Uztailak 21, EBZ interes tasak igotzen hasi zenetik urtebete

Urtebete igaro da Lagardek gidatzen duen erakundeak aurreko 11 urteetan hartu ez zuen erabakia hartu zuenetik: interes tasak igotzea inflazioari aurre egiteko. Iazko uztailean inflazioa %10etik gora zegoen. Ordutik hona, ondorioak askotarikoak izan dira, eta eragin handikoak.
Frantziako Bankua: Tipoen igoera laster amaituko da, baina altuak jarraituko dute denbora batez

Frantziako Bankua: "Tipoen igoera laster amaituko da, baina altuak jarraituko dute denbora batez"

Inflazioa kontrolatzeko behar den denboran "interesek altu jarraituko dute", esan du François Villeroy de Galhau Frantziako Bankuko presidenteak.
Euroguneko inflazioa % 5,5era jaitsi da ekainean, tasarik txikiena 2022ko otsailetik

Euroguneko inflazioa % 5,5era jaitsi da ekainean, tasarik txikiena 2022ko otsailetik

Horrela, tasak zortzi hilabeteko beherakada kateatu du, joan den urrian ezarri zuen % 10,6ko maximotik. Ukrainako gerra hasi zenetik izan duen mailarik baxuena da.
Euriborra gehiengoetan: Erdi mailako hipoteka bat duela bi urte baino 340 € garestiagoa da hilean

Euriborra gehiengoetan: Erdi mailako hipoteka bat duela bi urte baino 340 € garestiagoa da hilean

Euriborrak % 4ko muga gainditu du ekainaren amaieran, duela bi urte hasi zuen gorako bideari jarraituz. Sei urtez balore negatiboetan egon ondoren, zenbaki positiboetan sartu zen 2022ko apirilean. Gaur egun, 2008ko neurrietara ari da gerturatzen, higiezinen burbuila lehertu zen garaiko zenbakietara.
Euriborra % 4ra iritsi da, Europako Banku Zentralaren igoeraren ondoren

Euriborra % 4ra iritsi da, Europako Banku Zentralaren igoeraren ondoren

EBZk oinarrizko 25 puntu igo ditu, eta, ondorioz, 2008ko azaroaren 25etik maila gorenean dago orain horren interes-tasa.
1 / 7 Hurrengoa