Ekonomia -

Europako Bankuaren bilera

Europako Banku Zentralak etenaldi bat iragarri du interes tasen igoeran

Frankfurt utzita, Atenasen egin dute gaurko bilera, diru politikaz eztabaidatzeko. Interes tasak % 4,5ean uztea erabaki dute han.

La presidenta del BCE, Christine Lagarde. Foto: EFE
La presidenta del BCE, Christine Lagarde
La presidenta del BCE, Christine Lagarde. Foto: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak % 4,5ean utzi ditu interes tasak, aurreikuspenek zioten bezala.

Frankfurteko egoitza zentrala utzita, Atenasen egin dute ostegun honetako bilera, diru politikaz eztabaidatzeko.

Merkatuek eta adituek aurreikusia zuten interes tasak bere horretan geratuko zirela, gaurko batzarraren ondotik, eta gordailu tasa % 4an geratuko zela, Europako ekonomia uzkurtzen hasi den honetan.

DWS funtsen kudeaetarako konpainiaren Europarako ekonomialariak, Ulrike Kastensek, goizean esan du 2022ko uztailetik lehenengo aldiz ez zela oso probablea Europako Banku Zentralak gaur tasak igotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala