2025 urte oparoa izan da Miren Gaztañaga aktorearentzat. 'Azken erromantikoak', 'Zeru ahoak', Argi gorriak, 'Inurri itsuak', 'Maspalomas' Goraldi betean dago. Hala, Bultzada Saria jaso zuen Donostiako Zinemaldian, Euskal Zinemaren Gala Handian.
Miren Gaztañaga aktore polifazetikoa gonbidatuko dugu "11 Entzuteko" platora. Zineman, antzerkian zein telebistan izaten ari den oihartzunaz mintzatuko da Klaudio Landarekin batera. Ez galdu, asteartean, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Azken urteetan, Euskal Herriko pop eszenaren talde arrakastatsuenenetako bat bihurtu da Bulego. "11 Entzuteko" saioan test azkarra egin dio Klaudio Landak Tom Lizarazu abeslariari, eta estualdian jarri du. Nor da poparen erregina bere ustez, Amaia Montero edo Leire Martinez?
Asier Altunak eta Telmo Esnalek Zinemira saria jaso zuten Zinemaldian. Altunaren ustetan: "Euskarazko zinemagintzaren errekonozimendua". Baina, zer da euskal zinema? Hona hemen, Asier Altunaren iritzia.
Ama musikaren ontasunarekin lotzen zuen abeslari zornotzarrak, eta, hil zenean, ezin izan zuen musikarik entzun bolada batez. Baina, haren hitzetan, ez dago musika bezain boteretsuagorik eta 'Hiru ahizpatik bigarrena' kantua eta "Izurdeen lekua" diskoa opatu zizkion. Haren sendagairria izan zen.
Duela gutxi inauguratu dute Komentua Kultur topagune berria. Zumaiako Alde Zaharra biziberritzea, hiriguneko jarduera indartzea eta komunitatearen konexio-gune bihurtzea dira helburuetako batzuk, besteak beste. Lucia Lacarra dantzariak berarentzat proiektua berezia dela aitortu digu.
"Vaya Semanita", "Muertos S.L.", "Go!azen" eta beste hainbat ekoizpen batzuetan aritu da Lorea Intxausti. Baina, duela urtebete inguru, ia ogibidea utzi zuen. Zergatik?
Arantxa Urretabizkaia kazetaria eta idazlea da lanbidez, eta Euskaltzaindiako urgazle izendatu zuten 80 hamarkadan. Saiakera bat idazten ari dela eta saltzen duen liburu bakoitzeko zenbat irabazten duen kontatu digu.
Amaia Zubiriak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eman zuen azken kontzertua, 2021ean, Adarra Saria jaso zuenean. Baina, erretiratu al da musikagintzatik?
Jon Arretxek beti bilatu izan du inspirazioa bidaietan. Gehien markatu zuen bidaia Afrikara bizikletaz egin zuena izan zen. 4.000 kilometro egin zituen eta gauero bere koadernoan apuntatzen zituen egun hartako esperientziak. Hara hor, "Tubabu" liburuaren jatorria.
Sims jolasarekin oso obsesionatuta egon da Izaro. Jolasa bizi-simulazio interaktiboa da, zeure pertsonaia sortzeko eta kontrolatzeko ahalmena ematen dizuna. Familiak sortu, etxebizitzak eraiki... Jolasean egindako batzuk aitortu dizkigu Izarok.
Xabier Lete da Erramun Martikorenaren erreferente nagusia euskal musikagintzan. Nork ez du ezagutzen Letek idatzitako eta Erramunek abestutako 'Xalbadorren heriotzean' kanta? Erramun bera izan zen 1976an, Urepelen, Xalbador bertsolariaren heriotzaren lekuko eta hunkituta gogoratu du une hori.
Fermin Muguruza musikariak bere itzulerari buruz hitz egin digu. Mundu mailako bira batean murgilduta dago eta ekainan Donostiako Reale Arenan izango du kontzertua.
'Arrakasta' saiakera da Jasone Osoro idazlearen azken lanetako bat. Arrakasta izateari buruz hausnarketa interesgarria egin du platoan. Bestalde, "Sorginen Laratza" saioko gidoilaria izan zen. Han ezagutu zuten elkar Klaudiok eta Jasonek, eta garai horiek ekarri dituzte gogora.
Aitor Mazo aitaren eskutik ezagutu zuen Nereak interpretazioaren mundua, eta aitaren erreferentzia izan du beti. Nerea Mazok beti jakin izan du aktore izan nahi zuela. Bizkaitarraren alde intimoena ezagutzeko aukera eman digu '11 entzuteko' saioak asteon; ikus ezazu bideoa!
Sebas Velasco donostiar margolariak "The morning will change everything" bakarkako erakusketa ikusgai jarri du Sarajevon, Bosnia-Herzegovinako Historia Museoan. Berarekin hitz egin dugu.
Laster estreinatuko diren "Zeru Ahoak", eta "Desagertuta" grabatzen ibili da azkenaldian Sara Cozar aktorea. Bi proiektu horien gainean hitz egin digu, baita "Go!azen" telesailak euskarari eta euskal kulturari egiten dien ekarpenaz ere.
Garik bakarkako bere lehen diskoaren soinua eta moldaketak gaurkotu eta ahotsak berriz grabatu ditu, gaur argitaratu duen 1995eko lanaren bertsio zaharberrituan (Elkar, 2025). Musikariarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.
Gasteiztar zinemagileak "Una ballena" filma estreinatuko du gaur Hegoaldeko zinema aretoetan, Ingrid Garcia-Jonsson eta Ramon Barea aktoreak protagonista dituen film misteriotsu eta lanbrotsua.
Post rock lakar, poetiko eta trinkoko taldeak "Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte" diskoko birako azken kontzertua egingo du gaur Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan. Karlos Osinaga "Txap" taldekidearekin hitz egin dugu horren aitzakian.
Abenduaren 14an jantzi zuen Alaia Martinek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela. Buruz burukoan Beñat Gaztelumendiren aurka aritu zen, baita 2015ean ere. Lagun minak dira; baina, taula gainean, arerioak. Nola moldatzen dira, orokorrean, bertsokideak lehia horrekin?
Komediak lagundu dio Aitziber Garmendiari bizitzako oztopoak gainditzen. Bikotekide ohiak bere buruaz beste egin zuen eta suizidioaren gaia bistaratu behar dela dio. Barrea terapeutikoa izan da berarentzat. Lotsatia eta zorrotza da bere buruarekin, baina badoa hori zuzentzen terapeutaren laguntzaz .
Argi du Ramon Agirre aktoreak euskal zinema euskaraz egindakoa dela, eta loraldiaz hitz egiten denean, erratuta gabiltzala. Erakundeek bultzatu behar dute, eta zinemaren institutu batek urteko produkzio kopuru bat adostu beharko luke. Lanean euskarari ematen dio lehentasuna.
Kongon gerrillak bortxatutako emakumeen bizipenak lehen lerrora ekarri ditu "Semillas de Kivu" dokumental laburrak. Larunbat gauean lortutakoa zazpigarren Goya da Miñambresentzat. Atzoko ospakizunen ostean, ETBrekin hitz egiteko tartea hartu du Bilbon duen estudioan.
"Betiko gaua", "Salve Maria" eta "Los destellos", Goya sarietan izendatuta dauden hiru film, euskal emakume idazleen euskarazko hiru narraziotan oinarrituta daude. Literaturaz, zinemaz eta lanon sortze eta egokitzapen prozesuez hitz egin dugu beraiekin.
Katixa Agirre, Nerea Ibarzabal eta Eider Rodriguez idazleek zinemaz hitz egin digute: zein zuzendariren esku utzi nahiko lituzkete beren narrazioak? zinemarako zein egokitzapen gomendatuko lukete? zer liburu ikusi nahiko lukete pantailara ekarrita?
Berriztar idazleak "Pleibak", bere bigarren eleberria, argitaratu du Susa argitaletxearen eskutik, betiko iraungo zuela irudituagatik ere halako batean kraskatu zen laguntasun bati egindako autopsia zorrotza.
Zein ote da Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko eredu kolaboratiboaren arrakastaren giltza? 25 urte beteko dute eta denbora horretan izan dira makina bat gaizki-ulertze kideen artean, baina elkar ulertu eta barkatzeko gaitasuna funtsezkoa da Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren hitzetan.
Korrontzi talde ezagunaren 20. Urteurrena dela eta, munduan zehar ibili da taldea, Argentinako euskal astean, besteak beste. Gainera, 'Korrontzi Band' disko/proiektu berria sortu dute eta horren berri eman digu Agus Barandiaranek.
Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegien zuzendariak ondarroar idazlea elkarrizketatu du, "En mis sueños siempre tienes veinte años" antologia poetiko elebiduna argitaratu duela eta.
Nerea Olaso "Iparraldearen Orena" ETBko saioko kazetariak Muguruza elkarrizketatu du Biarritzen, munduko bira abiatu aurretxoan. Aste honetan, Lapurdiko udalerrian (asteartea) eta Bilbon (ostiralean eta larunbatean) joko du irundar musikariak.
Tom Lizarazuk Bulegoren azken kontzertuaren berri eman digu, "Biba Zuek!" saioan. Abeslariak azaldu duenez, gero arte bat izango da, geldialdiaren ondoren indarberrituta bueltatzeko.
Donostiar idazleak "Coca-Cola bat zurekin" eleberria argitaratu du, Frank O'Hara estatubatuar poeta eta arte komisarioaren bizitzaren lorratza jaso eta anplifikatuta.
Donostiar laukoteak "Epelkeriaren kontra" uda aldean kaleratutako EPa du aurkezgai Durangoko Azokan, bere garaiari hertsiki lotutako hitz kontzientziadunak, doinu elektroniko postpunk ilunak eta lelo argitsuak biltzen dituen lana.
Musikagintzan egindako bidea amaitutzat emango zuela iragarri duenetik lehenengo elkarrizketa eskaini digu oriotarrak. Aitortu duenez, pandemia garaiko etxeratzetik ez zeukan oholtzara itzultzeko gogorik, eta erabakia gauzatu izanarekin "oso ondo" sentitzen da orain.
Martin Goikoetxeak AEBn bizitako esperientziak kontatuko dizkigu. Gainera, Gorritiko bertso afariko bertsoaldiak entzungo ditugu, baita Garesen jokatutako bardoen finalak ere. Larunbatean, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Verde Pratok, Hofe x 4:40k eta Nakar taldeak Fermin Muguruzaren 40 urteko ibilbide musikala ohoratuko dute ostegunean, urriak 31, Bilboko Kafe Antzokiko oholtzaren gainetik. Hoferekin hitz egin dugu, irundar musikariaren bideaz.