Politika -

Auzitegiak

Hazte Oir elkarteak ere Begoña Gomezen aurkako kereila aurkeztu du ustezko influentzia trafikoagatik

"Oinarria duen kereila bat da, gertaera eta informazio zehatzetan funtsatua", esan du talde horretako bozeramaile Miguel Tomasek.

Begoña Gomez. Argazkia: EITB Media
Begoña Gomez
Begoña Gomez. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hazte Oir elkarte ultraeskuindarrak sare sozialen bidez iragarri du kereila jarri duela Espainiako presidente Pedro Sanchezen emaztea den Begoña Gomezen aurka, ustezko influentzia trafikoagatik.

"Oinarria duen kereila bat da, gertaera eta informazio zehatzetan funtsatua", esan du talde horretako bozeramaile Miguel Tomasek.

"Duela aste batzuk hitzeman genuen Gomezen aurkako ekintza judizialak burutuko genituela. Hori horrela, hiru salaketa aurkeztu ditugu: Europako Fiskaltzan, Estatuko Fiskaltza Nagusian eta Iruzurraren aurkako Europako Bulegoan. Horrekin lotuta, babesa eskaini nahi diegu herritarrei, eta jakitera eman Hazte Oirrek atsedenik gabe egingo duela lan bere interesak eta baloreak defendatzeko", erantsi du.

Apirilaren 9an Manos Limpiasek Begoña Gomezen aurkako salaketa jarri zuen Madrilgo epaitegietan. Ondorioz, iragan asteazkenean Sanchezek iragarri zuen bost eguneko atsedenaldia hartuko zuela "hausnartzeko" eta karguari eutsiko dion ala ez deliberatzeko.

Madrilgo Lurralde Fiskaltzak, bestalde, epaile batek hasitako ikerketa ixteko eskatu zuen atzo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Delituak Pedro Sánchez Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak