Fiskaltzak ez du arau-hauste penalen zantzurik aurkitu, eta kasua itxi du; ez du iritzik eman Europako Fiskaltza ikertzen ari den "dirua bidegabe erabiltzearen balizko delituei" buruz. Isabel Díaz Ayuso eta Madrilgo Osasun sailburua pozik agertu dira albistearen berri izatean.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministro ohiak zuzendu zuen Jordi Pujolen aurkako Catalunya operazioa, 'El País' egunkariak argitaratutako grabazio baten arabera.
Vilarejoren agendaren arabera, Iberdrolak komisario ohia kontatratu zuen Florentino Perez ACSko presidentea espiatzeko. Iberdrolako energia berriztagarrien eskumendeko enpresa, ordea, inputatuta dago jadanik.
Legeak gaurkotzea ezinbestekotzat jo du Joaquim Bosch epaileak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, ustelkeria politikoaren aurka borrokatzeko magistratuek tresna gehiago eskura izan ditzaten.
Atzo, Jon Buesa EAJren Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile ohiak aitortu egin zion Gasteizko 3. instrukzio epaileari eskultura bere eskutan zegoela.
"El País" egunkariaren arabera, Mariano Rajoy gobernuan zegoenean Barne Ministerioak plan bat abiatu zuen Kataluniako independentismoaren kontra egiteko. Hauteskunde kanpaina betean, ustezko ustelkeria salatzen zuten txosten faltsuak erabili omen zituzten, buruzagi independentistak jomugan jarrita.
"El Pais" egunkariak gaur atera dituen audioetan, Esperanza Aguirre eta komisario ohiaren arteko hartu emana entzuten da. Madrileko presidente ohiak laguntza eskatzen dio bere autoa gaizki apartu ete ihes egiteagatik irekitako dilijentziak ixteko.
Espainiako errege emerituak ia bi urte daramatza Abu Dhabin. Hara joan zen ihesi, Mekako abiadura handiko trenaren obragatik ustez komisioak kobratzeagatik ikerketapean zegoela argitara atera zenean. Alabaina, martxoan, Fiskaltzak auzia artxibatu zuen.
Udalbatzak hautsitzat jo du Alonsotegiko alkate izan zen 2011 eta 2015 artean, eta 681.000 euroko iruzurra egin zuen, Bizkaiko Udalarentzat lan egiten zuen arkitektoarekin eta eraikuntza-enpresa bateko arduradunekin batera.
Frantziako lehen ministro ohiak Parlamentuko aholkulari kontratua egin zion emazteari, eta honek 600.000 euro baino gehiago eskuratu zituen, kargu horretan inoiz aritu ez zen arren.
Joaquin Gadea epaileak deklarazioa hartuko dio Caixabankeko presidenteari BBVAk Jose Manuel Villarejo komisario ohiarekin duen harremana ikertzen ari den pieza bananduan.
Gaur entzun ahal izan ditugu atzo, epailearen aurrean musukoen auziagatik inputatuta dauden 2 komisionistek esandakoak. Medinak eta Luceñok egin zuten guztia garbia dela deritzote. Epailea, ordea, ez da iritzi berekoa, eta ageria utzi du egin dien galdeketan.
Adolfo Carretero epaileak Luis Medina eta Alberto Luceño komisionistak galdekatu ditu, eta pasaportea kendu die. Gainera, biek 15 egunik behin epaitegian sinatu beharko dute.
Fiskaltzako buruaren arabera, "faboratutako" enpresa horien artean dira 'Beedigital' (salaketak Nadia Calviñorekin lotzen du) eta 'Industrias Plásticas Playbol', Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen gurasoekin lotura izango lukeena.
Bestela, ondasunak bahituko dizkiola ohartarazi du. Orain arte 325.515 euroko yate bat eta 250 euro inguruko kontu korronte bat soilik enbargatu dizkiote inputatuari.
Hainbat emailetan Txinako Gobernuak Luceñori musukoak erosteko jartzen zizkion oztopoen aurrean, Alberto Luceñok Almeida alkatearen idatzizko bermea jasotzeko Madrilgo Udalak emandako pauso guztiak ageri dira.
Euskadiko PPren idazkari nagusiaren arabera Madrilgo Udaleko kontratuak ez ezik, administrazio guztien kontratuak berraztertu beharko lirateke, Eusko Jaurlaritzarenak barne. Bestalde, Andoni Ortuzarri erantzunez esan du "iraingarria" dela Ukraina, Sahara eta Euskadiko egoerak konparatzea.
Euskadiko PPren idazkari nagusiaren arabera, Madrilgo Udaleko kontratuak ez ezik, administrazio guztien kontratuak ere berraztertu beharko lirateke, Eusko Jaurlaritzarenak barne. Bestalde, Andoni Ortuzarri erantzunez esan du "iraingarria" dela Ukraina, Sahara eta Euskadiko egoerak konparatzea.
Datorren astelehenean pasako dira epailearen aurretik komisioak kobratu zituzten auziperatuak. Bitartean, Jose Luis Martinez-Almedia alkateak sorginen ehiza zalatzen du bere Gobernuaren eta alderdiaren aurka.
Ikerketaren datu berriak ezagutu ahala, handituz doa Madrilgo Udalari musukoak saltzearren kobratutako komisioen eskandalua. Luceñok eta Medinak Fiskaltzari egindako deklarazioetan % 50eko komisioak eskuratu izana onartu eta Udaleko kontaktua nola lortu zuten azaldu dute.
Luis Medina Abascal eta Alberto Javier Luceño enpresaburuen aurka jarritako kereila ikertzen ari den epaileak beste neurri ekonomiko batzuk proposatzeko eskatu die aldeei.
Auzitegiak Alderdi Popularra zigortzen duen hirugarren aldia da. Aurrez, Gurtel auziko lehen aldiagatik eta 'B kutxa" alderdiaren Genova kaleko egoitza berritzeko erabiltzeagatik kondenatu zuen.
Luis Medina Abascalek eta Alberto Javier Luceñok pandemiaren hasieran Madrilgo Udalari osasun-materiala saldu ziotenean maula astundua egin, dokumentuak faltsutu eta kapitalak zuritu zituztela uste du Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak
Kontratu horrekin Europako funtsak bidegabe erabiltzearen delitua egin ahal izan dela uste du Fiskaltza europarrak, eta, horregatik, dokumentazioa eskatu dio Espainiako Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari.
Juan Carlos I.ak azaldu duenez, ikerketa artxibatu ondoren, Espainiara itzultzea pentsatzen ari da, "baina ez berehala". Hala ere, "Abu Dhabin etengabe eta egonkor bizitzen jarraitzea" nahiago du, "nire bizitzaren epe honetarako lasaitasuna aurkitu dudalako bertan".
Horrela, Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren erabakiak Espainiara itzultzeko ateak zabaldu dizkio errege emerituari, 2020ko abuztuaren 3an Abu Dhabira alde egin zuenetik. Honenbestez, Emirerrian urte eta zazpi hilabete eman ostean, Juan Carlos I.ak bidea libre du Espainia berriz zapaltzeko.
Musukoen salerosketa batean egindako bitartekaritza lanengatik jasotakoa da hori, Madrilgo Gobernuak iritzi sortzaileei igorri dien argudioetan agertzen denez.
Madrilgo Asanbladako ezkerreko talde parlamentarioek Isabel Diaz Ayuso presidentearen nebari lotutako maskarak erosteko kontratuetan "zatikatzeak" ikertzeko eskatu diote Fiskaltzari.
Jule Goikoetxea politologoak argi du Pablo Casadok dimititu beste aukerarik ez duela. "Partida galdu du, eta beste aldea, Diaz Ayusorena, ez da oso zaurituta atera", arrazoitu du. Buruzagiek gehiago dimititu beharko luketela uste du, kultura politikoa falta dela zentzu horretan.
Madrilgo Erkidegoko presidente izandakoak alderdiko "krisi larria lehenbailehen konpontzeko" deia egin, eta Feijoori buruz honakoa esan du: "Pertsona egokiena hau konpontzeko".
Teodoro Garcia Egeak adierazi du zuzendaritza berri bat aukeratzeko "trantsizioa" ahalbidetu nahi duela kargua utzita, eta azpimarratu du beti izango zaiola "leiala" Pablo Casadori.
Ayusoren gobernuak sinatu omen dituen kontratu susmagarriak ikertzea da, hain zuzen ere, gainontzeko alderdi politikoek eskatzen dutena. Alderdi barruko lehiak ez duela fokua ustelkerian jartzen salatzen dute. Eusko alderdi jeltzaleak dio hori ulertezina dela.
Mas Madrid, PSOE eta Unidas Podemos Madrilgo indar politikoek dokumentazio gehiago aurkeztuko dute asteazken honetan, Isabel Diaz Ayusoren anaiak kobratutako "beste hiru faktura" ikertzeko eskatuz.
Erabakia "Pablo Casadorekin adostuta" hartu duela esan du Almeidak. Dagoeneko bi dimisio ekarri ditu PPn irekitako krisiak Casadoren taldean, Belen Hoyo diputatuak ere kargua utzi baitu.
Jose Luis Martinez-Almeida eta Belen Hoyo PPko Hauteskunde Batzordeko presidentearen dimisioari Ana Vazquez Alderdi Popularreko Emigrazio idazkari nazionalaren dimisioa gehitu behar zaio.
Madrilgo Goberniko presidenteak salatu du "eraso politiko krudel" baten biktima dela, eta esan du Fiskaltzari bere anaiak kobratutako kontratuaren inguruko dokumentazio guztia bidaliko diola.