Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

Izaskun eta Nai azken kanporatuak, gaur gauean, "Baserria Zuzenean" saioan

EITB Media

Taldeak jada desegin dira eta lau bikote ditugu lehian. Zeinek irabaziko du? Baserriaren app-an eta webgunean jada bozkatu daiteke, eta gaur emango du Klaudiok emaitza horien berri.

0:34
Izaskun eta Nai

Izaskun eta Nai, igandeko "Baserria"n kaleratutako bi lehiakideak, "Baserria Zuzenean" eztabaida saioan izango dira gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Programan egindako ibilbideaz mintzatuko dira Klaudio Landarekin, eta azken desafioa nola bizi izan duten ere azalduko dute.

Lehiaketak bizi duen giroa aztergai izango dute debatean, negutegia sutan baitago. Bertan ikusitako negar malkoak, haserreak, amorrua, eta akusazioak ere aztertuko dituzte gaur gauean. Jokin platoan egongo da eta berak azalduko du zer kontatu zion Luciari aurreko ataleko desafioari buruz. Izan ere, horrek hautsak harrotu ditu lehiaketan.

Petatuk eta Ainhizek Asier eta Tania babestu dituzte negutegian, eta horrek ere polemika sortu du. Ondo egin al dute Petatuk eta Ainhizek Tania eta Asier desafiotik libratzen?

Taldeak jada desegin dira eta lau bikote ditugu lehian. Beraz, hemendik aurrera estrategiak aldatuko dira; eta azken fase honek sorpresak ekarriko dizkigu. Horri buruz ere hitz egingo dute platoan.

Nola ez, finalera begira jarriko dira. Zein bikotek irabaziko du? "Baserria"ren app-an eta webgunean jada bozkatu daiteke, eta orain arteko emaitzak gaur emango ditu jakitera Klaudiok.

Ohi bezala, kaleratutako lehiakideak, lehiakide ohiak eta kolaboratzaile zerrenda luzea izango dute platoan, dena aztertzeko; eta, astero bezala, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ere ikusi ahalko dira.

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, 22:30ean, ETB1eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial