Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Dilista eta kinoa gorri poke bowla soja emultsioarekin
Dilista eta kinoa gorri poke bowla soja emultsioarekin
Osagaiak
  • Dilista eta kinoa poke bowla:
  • Dilista gorriak, 150 g
  • Kinoa gorria, 125 g
  • Luzoker bat
  • Mango bat
  • Ahuakate bat
  • Azenario bat
  • Soja babak, 2 koilarakada
  • Erremolatxa bat
  • Kuia haziak, eskukada bat
  • Tipula ematua
  • Teriyaki oilasko bular bat
  • Sesamo haziak, koilarakada bat
  • Nori alga xafla erdi
  • Soja eta wasabi emultsioa:
  • Soja saltsa, 3 koilarakada
  • Wasabi pixka bat
  • Gorringo bat
  • Oliba olioa, 150 g
  • Jogurt eta ziape saltsa:
  • Greziar jogurta
  • Eztia, koilarakada bat
  • Ziapea, koilarakada bat
  • Gatza
Prestaketa

Dilista eta kinoa poke bowla:

Lehenengo dilistak eta kinoa ontzi desberdinetan egosiko ditugu. Xukatu eta hozten utziko ditugu.

Oilasko bularra teriyaki saltsan marinatuko dugu 15 minutuz eta osorik zartagin batean gorritu eta egiten utziko dugu. Eginda dagoenean, xerra finetan zatituko dugu eta bata bestearen ondoan ipiniko ditugu.

Luzokerra zuritu, haziak kendu eta gatzetan utziko dugu 5 minutuz. Ondoren uretatik pasatu, lehortu eta zatitu.

Erremolatxa, mangoa eta ahuakatea zuritu eta karratutxotan zatituko dugu.

Kuia eta sesamo haziak zartaginean oliorik gabe txigortuko ditugu.

Azenarioa zuritu ondoren birrindu egingo dugu.

Nori xafla juliana oso finean zatitu.

Soja emultsioa:

Ontzi batean osagai guztiak sartu ondoren, emultsio bat sortuko dugu birringailuarekin.

Jogurt eta ziape saltsa:

Ontzi batean lau osagaiak sartu eta ondo nahastu.

BUKAERA:

Plater sakon batean dilista eta kinoa egosiak jarriko ditugu eta gainean gainontzeko osagaiak bata bestearen ondoan jartzen joango gara. Gainetik kuia eta sesamo haziak bota, típula ematu sorta bat eta nori xafla jarriko ditugu. Koilara batekin soja emultsioa eta jogurt saltsa botako dugu entsaladara