cerrar buscador

09:37

Trafikoa

Araba

Bergarako bizilagun bat hil da Legution, auto istripuan

I.G. | EITB.EUS

Ibilgailua errepidetik atera eta irauli da, AP-1ean.

0:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Pertsona bat hil da gaur, igandea, AP-1 autobidean izandako auto istripu batean, Legutio Arabako herriaren parean. Hildakoa Bergarako 33 urteko gizonezkoa da eta bakarrik zihoan autoan.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ezbeharra 9:05ean jazo da, Eibarreko noranzkoan.

Antza denez, ibilgailua errepidetik atera eta, ondoren, irauli egin da, 112 kilometroaren parean. Anbulantzia bat eta Ertzaintzako zenbait agente bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin biktimaren bizitza salbatzeko.

 

Iruzkinak