Trafiko dispositibo berezia martxan da ostiraletik. Armiñongo lotunean (Araba), AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan, seinaleak jarri dira Gasteizerako noranzkoan, trafikoa arintzeko.
Trafiko dispositibo berezia 15:00etan aktibatuko dute. Armiñongo lotunean (Araba), AP-1 eta A-1 errepideak lotzen diren lekuan, seinaleak jarri dira Gasteizerako noranzkoan, trafikoa arintzeko.
Zirkulazio-dentsitateak sei kilometroko ilarak eragin ditu puntu horretan. Irteera-itzulera operazioak trafiko-dentsitate handia eragin du goiz osoan. Errepidera atera aurretik, trafikoaren egoera kontsultatzeko gomendatu du Jaurlaritzak.
Kamioiak 14:00 aldera matxura izan du, eta horren ondorioz su hartu du. 15:30ra aldera suhiltzaileek sua itzali dute. Autobideak itxita jarraitzen du Bergarako noranzkoan.
Gasteizko noranzkoan izan den istrpu baten ondorioz itxita egon da. Ezbeharra tunel baten barruan izan da, baina bi norabideetan itxi dute, garbiketa lanak tarteko.
"Garraio-sektorearentzat zaila den testuinguruan" ematen direla adierazi du Gipuzkoako garraioaren patronalak, eta "merkantzien garraioa berriro ere kaltetuena" dela ziurtatu du.
AP-1 autobidea itxita egongo da ostiral gauean Bergara hegoaldeko lotunearen eta Maltzagako lotunearen artean, obretan erabili den bypassa kentzeko. Kontrako noranzkoko tunela berritzeko lanak irailean hasiko dituzte.
Lesarriko tunela (Bergara) osorik berritzeko obren lehen fasea irailean hasi zen, eta aurreikuspenen arabera, larunbatean hasiko da berriro instalazioa martxan.
Trafiko Zuzendaritzaren arabera, iaz baino desplazamendu gehiago egongo da, eta iragarrita dagoen eguraldi eskasa tarteko, kontuz gidatzeko aholkatu du. Hiru puntutan egongo da arreta: A-8a, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, AP-8an (Biriatu, Lapurdi) eta A-1ean, Armiñongo lotunean (Araba).
Gipuzkoako Auzitegiak partzialki onartu du EH Bilduren errekurtsoa, eta Bidegi auziko kereiletako bat artxibatzea baliogabetu du, AP-1 autobidearen eraikuntzan ustez dirua bidegabe erabiltzeagatik.
Instrukzio epailearen arabera, ez da frogatu AP-1 autobideko lanetan diru publikoa bidegabe erabili izana. Hala, EH Bilduk helegitea aurkeztuko duela adierazi du.
Instrukzio epailearen arabera, ez da frogatu AP-1 autobideko lanetan diru publikoa bidegabe erabili izana. Halaber, akusazioak aurkeztutako txostenak "erlatiboak" eta "osatugabeak" direla ebatzi du.
2024an ibilgailu arinek 6,50 euro ordaintzen dute Gasteiz eta Bilbo arteko zatia, iaz baino 25 zentimo gehiago. Bilbo eta Donostia artekoa 13,02 eurokoa da, 32 zentimo gehiago, eta Donostia eta Gasteiz arteko bidesaria 15,84 eurotan dago, 39 zentimo garestiago.
Tarte batean, errepidea guztiz itxi dute Gasteizko noranzkoan, baina handik gutxira erreietako bat ireki dute. Ondoren, errei bakarra egon da itxita, denbora tarte batean. Azkenik, 10:00ak aldera garabiek ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
EH Bilduk uste du beharrezkoa dela "hirugarren peritu-txosten inpartzial bat" egitea, bi aldeek auzian aurkeztutakoez gain, obra horien "likidazioak utzitako milioi askoko gainkostua" argitzeko.
Instrukzio epaileak autoan esan duenaren arabera, ez dago froga nahikorik, ezta zantzurik ere, delituak egin zirela ebazteko. EH Bildu buru zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko foru gobernuaren aurkako bi kereila aurkeztu zituen AP-1 autobideko lanengatik.
Ezbeharra goizaldeko 02:15ean jazo da. Ibilgailua bidetik atera eta troka batetik behera jausi da. Araban 24 ordu eskasean hildako bigarren garraiolaria da, atzo Zambranan beste bat zendu baitzen.
AP-1eko tunelean atzo izan zen ezusteko ezbeharraren ondoren, astelehenerako bidea berriz zabalduko dela esan du. Ukatu egin du mantenu laneko langileen grebak eragina izan duenik.
AP-1 autobideko Lesarriko tuneletako bat itxi egin dute gaur arratsaldean Maltzaga eta Bergara artean, Gasteizerako noranzkoan, azpiegitura horretako "estalduraren zati bat erori delako". 19:00ak baino lehentxeago zirkulazioa 'bypass' bidez berriz zabaldu dute alboko tuneletik.
AP-1 autobideko Lesarriko tuneletako bat itxi egin dute gaur arratsaldean Maltzaga eta Bergara artean, Gasteizerako noranzkoan, azpiegitura horretako "estalduraren zati bat erori delako". 19:00ak baino lehentxeago, berriz zabaldu dute zirkulazioa 'bypass' bidez alboko tuneletik.
Trafikoa dagoeneko bypass bidez bideratu dute tuneletik Maltzagarako noranzkoan. Luiziak ez du ibilgailurik harrapatu, baina hiru autok talka egin dute, aurrekoak frenatu behar izan duelako. Aurreikuspenen arabera, datorren astelehenean irekiko dute berriro tunela.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 10:05ean gertatu da, auto batek kamioi baten aurka talka egin duenean. Istripua Eibarrerako noranzkoan gertatu da.