EITB Euskal Irrati Telebista

cerrar buscador

2026ko elkartasun maratoia - EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

EITB TALDEA

- EITB Maratoia 2026

0:30

EITBko aurkezleek aurtengo EITB Maratoiko kausaren alde dantza egin dute Miramonen

EITB TALDEA

Irrati nahiz telebista saioetako aurkezleen bat egin dute aurtengo EITB Maratoiko kausarekin: bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoa. "Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera" lelopean giza-katea egin eta energia olatua sortu dute. 

EITB TALDEA

- EITB Maratoia 2026

0:30

EITBko Bilboko egoitzako aurkezleak aurtengo EITB Maratoira batu dira!

EITB MEDIA

'Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera' leloarekin, bularreko minbiziari eta ginekologikoari eskainita dago aurtengo EITB Maratoiaren kanpaina. Bilboko egoitzako aurkezleak kausara batu dira olatu kolektiboaren bidez.

EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

EITB Maratoia

  • Aurtengo EITB MARATOIAREN aurkezpena

    Aurtengo EITB MARATOIAREN aurkezpena

Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango da aurtengo EITB Maratoiaren gaia

EITB

EITBk, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du kausa. Urtero bezala, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta sentsibilizazioa

EITB TALDEA

27. edizioa

  • Kanpainaren aurkezpeneko argazkia

    Kanpainaren aurkezpeneko argazkia

EITB Maratoiaren kanpainak ikerketa jarriko du erdigunean, Zea Maysen "Elektrizitatea" soinu-banda duela

EITB Media

'Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera' izango da bularreko minbiziari eta ginekologikoari eskainitako elkartasun ekimenaren leloa. Herritarrek egingo duten olatu kolektiboa, berriz, kanpainaren elementu bereizgarria.

EITB Maratoia

Abestiaren letra

"ELEKTRIZITATEA"

Belar artean, bakardadean biluzik dantzan
Oinak bustirik, lurraren erdian belarrarekin jolasean

Gau ilun honen azken arnasketaren azkenengo
Segunduetan nik ere oihukatu egingo dut
Munduak ahazten banau, lur honek askatzen banau
Zerbait utzi beharko dut behintzat euri tanten artean
Ilargiak erakusten duen aurpegiaren aurrean
Eskatzen diet oihukatuz izar galduei
Nire negar malkoek ernal dezatela lurra
Nire arimarekin, energia banaiz

Badaezpada banoa, hegaka ez bada ez noa
Zeruak eskaintzen didan amildegira

Badaezpada banoa, hegaka ez bada ez noa
Ispiluan ikusten dudan elektrizitate lur-jausira
Energiak lur-jausira narama, nie neu ere energia banaiz
Lurrean idatzirik geldituko naiz

LETRA JAITSI

EiTB MARATOIA

''Elektrizitatea''

  • EITB Maratoia 2026

    EITB Maratoia 2026

Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera eta egin bat EITB Maratoiaren olatu kolektiboarekin

EITB

Zea Maysen "Elektrizitatea" abestia dugu aurtengo soinu-banda eta hauxe erronka: elkarri eskua eman eta besoak olatu itxuran mugitzea. Elektrizitateak bezala, eskuz esku aurrera egingo duen olatu erraldoi bat sortzea da helburua, bularreko minbiziaren eta ginekologikoaren ikerketaren alde.

0:30

EITB Maratoia

EITB Maratoia: Bidali iezaguzu bideo bat zure energia olatuarekin!

Minbizi ginekologikoaren eta bularreko minbiziaren aurka, ikerkuntzaren korrontera konektatzen gara EITB Maratoian. Konekta zaitez zu ere eta parte hartu: bidali bideo bat zure energia olatuarekin eta egin zure ekarpena BIZUM bidez: 33478.

EiTB MARATOIA

''Elektrizitatea''

  • EITB MARATOIA 2026

    EITB MARATOIA 2026

EITB Maratoiari ekarpena egitea are errazagoa da: BIZUMari Eroskiren zentimo solidarioa ere batu zaio

EITB

Martxan dugu dohaintzak egiteko BIZUMa (33478) eta jada ekarpenak egin daitezke Eroski saltokietako kutxetan. Gainera, EITB Maratoiaren grabazio set-a Artea merkataritza-gunean egongo da ostiral honetan, herritarrek aukera izan dezaten ikerketaren aldeko olatu kolektiboarekin bat egiteko.

AURREKO MARATOIAK Urteetan izan diren beste maratoiak AURREKO MARATOIAK