Bitxikeriak -
Sarean
'Harlem Shake', 'Gangnam Style' berria
Youtubeko azken arrakasta da 'Harlem shake' abestia. 30 segundoko abesti horren moldaketaz bete da Googleren bideo ataria.
Erredakzioa
Psy korearraren "Gangnam Style" abestiak beste ondorengo bat du. Duela aste batzuk, Londreseko merkatu bateko arrain-sailtzaile batek ospea lortu zuen "One pound fish" abestiari esker. Orain, "Harlem Shake" abestia modu bitxian dantzatzen erakusten duten bideoak argitaratu dituzte erabiltzaileek YouTuben, Facebooken eta Twitterren.
Bideo guztiak berdin hasten dira, eta mekanika bera dute. Lehenik eta behin, "Harlem Shake" abestia entzuten da, eta aurpegia kasko edo antzeko zerbaitekin ezkutatzen duen pertsona bat dantzan agertzen da. Inguruan, jaramonik egiten ez dioten beste pertsona batzuk daude. Ondoren, bideoa eten egiten da, eta denak dantzan agertzen dira. Ez dago koreografiarik, eta inprobisatu egiten dute.
Interneten moldaketa ugari ikus daitezke: soldadu batzuena, igerilari talde batena eta bulego bateko langile batzuena, besteak beste. Egungo egoera politikoak eta ekonomikoak Alderdi Popularrari buruzko parodia bat sortzea ere eragin du.
Dirudienez, "Harlem Shake" abestia Baauer izeneko New Yorkeko erabiltzaile batek igo zuen lehenengoz.