Bitxikeriak -

Modan AEB-etan

'Twerking', gazte eta famatuen artean arrakastatsu dabilen dantza

Aldakak eta ipurdia ahalik eta modu probokatzailean mugitzean datza eta fenomeno sozial bihur liteke.

Miley Cyrus abeslari ezagunak twreking-a egin zuen MTV sarietan. Argazkia: Youtube.
Miley Cyrus twreking
Miley Cyrus abeslari ezagunak twreking-a egin zuen MTV sarietan. Argazkia: Youtube.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetan modan dagoen dantza mota berriak twerking du izena eta, Harlem Shake edo Gangnam Style-ekin gertatu zen antzera, baliteke fenomeno sozial bihurtzea.

Youtube, joera berrien erakusle den sare sozialean, bost milioi bideo topa daitezke hitz aldrebes hau bilatuta. Bideootan, batez ere emakumeak ageri dira dantzan, aldakak eta ipurdia ahalik eta modu probokatzailean mugitzen. Are, nola dantza behar den azaltzen duten milaka bideo ere badaude.

Rihanna, One Direction edo Justin Bieber ezagunek ere dantzatu dute. Dena dela, Miley Cyrus abeslariari esker dabil denon ahotan. Abuztuaren 25ean, MTV sarien galan, zuhur eta lur utzi zituen ikuskizuna jarraitzen ari ziren milaka ikus-entzuleak:

Zer da zehazki twerking-a?

Aldakak eta ipurdia modu probokatzailean mugitzean datza. Dantza 2013ko udan bihurtu da ezagun, baina ez da guztiz berria. Izan ere, kaleko hip hop taldeek urteak daramatzate dantzatzen: sexy-en egiten duenak irabazten du norgehiagoka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea