Bitxikeriak -
Simpson telesaila
Homer eta Marge dibortziatu egingo dira
Dirudienez, emakume berri bat agertuko da Homerren bizitzan: farmazialari bat.
Agentziak | Erredakzioa
Homer eta Marge dibortziatu egingo dira 'Simpson' telesailaren denboraldi berriaren hasieran, telesaileko ekoizle exekutiboak iragarri duenez.
Variety aldizkarian egindako elkarrizketa batean, Al Jeanek azaldu zuen Homer eta Marge banandu egingo direla 27. denboraldiaren hasieran. Horrez gain, emakume berri bat agertuko da Homerren bizitzan: farmazialari bat.
''Estreinaldian agerian geratuko da Homerrek narkolepsia duela, eta horrek arrakala handia sortuko du sena-emaztearen artean. Homer eta Marge banandu egingo dira, eta Homer farmazialari batekin maiteminduko da'', azaldu zuen. Hain zuzen ere, Lena Dunham (Girls) gidoilari eta aktoreak jarriko dio ahotsa pertsonaia berriari.