Bitxikeriak -

Erresuma BAtua

Trafikatzaile batek bere heriotza simulatu du, kartzelara ez joateko

Gizonezkoa, 73 urteko espainiar bat, kondenatu egin dute Erresuma Batuan, herrialdean kokaina sartzeagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko justiziak 8 urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio 73 urteko erretiratu espainiar bati, herrialdean kokaina (740.000 euro guztira) sartzeagatik. Gainera, gizonak hilda zegoela simulatu zuen, epaiketa saihesten saiatzeko.

Gizonezkoa 2012ko martxoan atxilotu zuten, Bristolgo aireportuan. Aldez aurretik, Poliziak lau kilo kokaina atzeman zizkion harekin batera zihoan beste gizon bati.

Segurtasun Indar britainiarrek hainbat zantzu aurkitu zituzten erretiratuak droga kargamentuarekin lotura zuela frogatzeko. Hala ere, ikerketa eten egin behar izan zuten, Krimenaren Agentzia Nazionalak gizonaren heriotza-ziurtagiria jaso zuelako.

Erresuma Batuko Polizia harremanetan jarri zen Espainiako agintariekin, eta horiek egiaztatu zioten gizonezkoa ez zegoela hilda. Horregatik, hura atxilotzeko euroagindua eman zuten.

Azkenean, gizona apirilean atzeman zuten, Madrilen, eta Erresuma Batura estraditatu zuten. Bertan, kondenatu egin zuten: 8 urte droga-trafikoa egotzita, eta lau hilabete heriotza simulatzegatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Erresuma Batua Espainia argazkiak Gaurko azken ordukoa