Bitxikeriak -
Txantxa izan da
Googlek izena aldatu eta Topeka deitu da egun oso batez
Kansaseko Topekas herriak orain gutxi hartutako erabakiari erantzun dio Google-k. Hiriari izena aldatzea, eta 'Google' jartzea erabaki zuten hango hiritarrek.
Erredakzioa
Google enpresak bere izena aldatu du gaur, Estatu Batuetako Inuzenteen eguna dela eta. Egun osoan zehar, bilatzailearen orri nagusian Topeka izena agertu da, Google-n ordez.
Modu honetan, Kansaseko Topekas herriak orain gutxi hartutako erabakiari erantzun dio Google-k. Hiriari izena aldatzea, eta ''Google'' jartzea erabaki zuten hango hiritarrek.
Helburua, segundo bakoitzeko GB1eko abiadura duen zuntz optikoaz gozatu ahal izatea. Google-k duela gutxi iragarri zuen abiadura handiko zuntzaren merkatuan egindako sarrera eta oraingoz, zerbitzu hori AEBetako hiri gutxi batzutan eskainiko dute.
Txantxa honekin, Googlek argitu du Topekako herriak ez duela lehentasunik eukiko zuntz optikoaren proiektuaren egoitzaren kokalekurako erabakian.
Egun osoan zehar, Google bilatzailearen orri nagusian Topeka izena agertu da.
Bere egunean, Kansas estatuko hiriburuak izena aldatu zuen sareko bilatzaile handienaren arreta deitzeko eta abiadura horrekin etekina ateratzeko. Horrela, hiriko 120.000 biztanleen konexioa beste estatubatuarrek baino 100 aldiz azkarragoa izango litzateke.