Bitxikeriak -
Ikerketa
Errusiak dio Zara eta Mangoko alkandorak ez direla seguruak
Guztira 29 alkandora ikertu dituzte, eta, guztietatik, seik bakarrik gainditu dituzte kalitate kontrol guztiak. Horietatik, lau errusiarrak dira, bat bielorrusiarra eta, bestea, suediarra.
Agentziak | Erredakzioa
Errusiako kalitate batzordeak egin duen ikerketa baten arabera, Zarak eta Mangok gizonentzat saltzen dituzten alkandorak “ez dira seguruak”, oihalak ez diolako azalari transpiratzen uzten.
Guztira 29 alkandora ikertu dituzte, eta, horietatik, bi dira azalari transpiratzen uzten ez diotenak: Zara eta Mangokoak.
Gainera, arropa horiek ez dituztenez bertako transpirazio arauak errespetatzen, ikerketa egin duen batzordeak Errusiako Kontsumo Sailari igorri dizkio lortutako emaitzak. Izan ere, sail horrek dauka alkandora horien inportazioa debekatzeko eskumena.
Halaber, ikertu dituzten arropa guztietatik, seik bakarrik gainditu dituzte kalitate kontrol guztiak. Horietatik, lau errusiarrak dira, bat bielorrusiarra, eta, bestea, suediarra.