Bitxikeriak -

Marihuana eta erretzeko pipa

Emakume bat atxilotu dute, marihuana zuen poltsa bat eskatu ostean

Droga hori berak hartzeko zela onartu ondoren, aske utzi dute baina sei hilabetez zaintzapean egongo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeelanda Berriko 61 urteko emakume bat atxilotu dute polizia-etxera joan eta 20 gramo marihuana zituen poltsa bat eskatzeagatik.

Substantzia hori bere kontsumorako zela onartu ondoren, aske utzi dute, baina sei hilabetez zaintzapean egongo da

Emakumeak ferry batean utzi zuen ahaztuta poltsa, barruan, marihuanaz gain, kalamua erretzeko pipa bat eta sakelako bat zituen.

Telefono horretara egindako dei bat hartuta, poltsa Auckland hiritik 600 kilometrora dagoen Picton herriko portuan aurkitu dutela esan dio Poliziak horren jabeari, eta polizia-etxera horren bila joan denean atxilotu dute, marihuana eta erretzeko pipa bereak zirela onartu ondoren.

Zeelanda Berriko Gobernuak marihuana saltzea eta kontsumitzea debekatu zuen abuztuaren erdialdera, osasunerako oso kaltegarria dela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Eguneko albisteak Albisteak