Bitxikeriak -
kalimotxoa
Rapero ezagun batek "Cali-Mocho"a merkaturatu du AEBn
Kalimotxoa edari dotore bihurtu du E-40 raperoak. 16 eurotan jarri du salgai!
eitb media
E-40 gisa ezaguna den Earl Stevens rapero eta aktoreak kalimotxoa merkaturatu du AEBen, bere ardo-markaren baitan. Hori bai, "Cali-Mocho"
Raperoak sare sozialetan kontatu duenez, "kalimotxoa Espainiako koktelik ospetsuena da, ardo eta kola nahasketa perfektua". Erabiltzaile ugari harritu dituzte hitzok, edari ezagunak izan dezakeen fintasunaz jabetuta, eta askotariko erantzun xelebreak jaso ditu Stevensek igorritako txioak.
Produktuak "Earl Stevens Cali-Mocho" du izena, eta ardotan espezializatutako zenbait estatubatuar online dendatan dago eskuragai, 19,95 dolarren trukean (16 euro inguru).
Kalimotxoak Algortako portu zaharrean dauka jatorria. 1972ko abuztuaren 12an, kuadrilla batek kasualitatez asmatu zuen edari hau, eta taldekideetako biren izenak uztartu zituzten hari izena emateko.