Bitxikeriak -
Iragarki polemikoa
Loeweren 'aberaskumeak' umorezko pertsonaia bihurtu dituzte
Moda marka ezagunaren azken iragarkiaz barre egiten duten bideo ugari zabaldu dira sarean.
Erredakzioa
Sare sozialak, Twitter eta Facebook tarteko, Loewe moda marka ezagunaren azken iragarki polemikoaz barre egiten duten bideoekin bete dira (albiste honetan agertzen dena adibidez). Jatorrizko iragarkian, hainbat gazteri modari buruz galdetu diete, baita Oro poltsa ezagunari buruz ere.
Twitterren, Loewe kritika piloa jasotzen ari da eta mundu mailako Trending Topic izan da eta bertan agertzen direnak "aberaskumeak" direla adierazi dute Twitter erabiltzaile ugarik.
Carmen Lomana moda munduan ezagun den emakumeak Twitterren adierazi du "supergustuko" duela iragarkia "jende garaikidea eta cool-a" agertzen delako.
Beste erabiltzaile batek, Angel Martin delako batek, bere aldetik, ondorengoa komentatu du: "Ez duzue Loeweren iragarkia ulertu! Bere poltsek pertsona askok baino buru gehiago dutela erakutsi nahi izan dute". Horrela, milaka tweet bidali zituzten atzo eta LOEWE mundu mailako Trending Topic bihurtu zen.
Loewek Madril aukeratu du 1975eko poltsa mitiko honi buruz hitz egiteko. Luis Venegasek egin duen bideoan, Martin Rivas aktore ezagunak hartu du parte, baita Veronica Forqueren alabak eta Ana Belenen ilobak ere.