Bitxikeriak -
Mundutik Sarera
Matt Hardingek munduan zehar grabatutako bideo berria aurkeztu du
Hardingek duela lau urte lortu zuen ospea, baina orain "Where the hell is Matt?" izeneko webgune bat du, eta, orain, munduan zehar bisitatu dituen txokoak erakusten dituen bideo berri bat egin du.
Erredakzioa
Duela lau urte, Matt Harding Interneten argitaratu zuen bideo batengatik egin zen ospetsu. Irudietan, Harding munduko txokorik ezagunenetan dantzan agertzen zen. Orain, 2012an grabatu duen bideo batekin itzuli da bidaiaria. Bi egunetan milioi bat bisita lortu ditu bideoak YouTuben.
Matt Harding kasualitatez egin zen ospetsu. Ondorioak pentsatu gabe, duela lau urte bidaia batean bideo bat grabatzea erabaki zuen. Irudietan, munduko lekurik esanguratsuenetan dantzan agertzen zen, eta, orain, proiektuak arrakasta izugarria du, eta hainbat elkarterekin elkarlanean ari da.
Bidaiari ospetsuak "Where the hell is Matt?" webgunea sortu du, eta, bere biografiaz gain, Matt Hardingek martxan dituen proiektuen berri ere jakin dezakegu bertan. Horrez gain, uneoro non dagoen jakiteko aukera ere eskaintzen du webguneak; izan ere, Hardingek geolokalizazio sistema bat jarri du.
Matten bideoak beste hainbat erabiltzaile inspiratu ditu; horien artean, Iñaki Goikoetxea, "Dancing in the Basque Country" bideoaren egilea. Goikoetxeak 21 hilabete behar izan zituen lana bukatzeko.
Sarean, "Bizkaia Dubi Dubi" izeneko beste bideo bat ere argitaratu zuten. Irudietan, Bizkaiko txoko esanguratsuenak agertzen dira.
Duela lau urte, Matt Harding Interneten argitaratu zuen bideo batengatik egin zen ospetsu. Irudietan, Harding munduko txokorik ezagunenetan dantzan agertzen zen. Orain, 2012an grabatu duen bideo batekin itzuli da bidaiaria. Bi egunetan milioi bat bisita lortu ditu bideoak YouTuben. Matt Harding kasualitatez egin zen ospetsu. Ondorioak pentsatu gabe, duela lau urte bidaia batean bideo bat grabatzea erabaki zuen. Irudietan, munduko lekurik esanguratsuenetan dantzan agertzen zen, eta, orain, proiektuak arrakasta izugarria du, eta hainbat elkarterekin elkarlanean ari da.Bidaiari ospetsuak "Where the hell is Matt?" webgunea sortu du, eta, bere biografiaz gain, Matt Hardingek martxan dituen proiektuen berri ere jakin dezakegu bertan. Horrez gain, uneoro non dagoen jakiteko aukera ere eskaintzen du webguneak; izan ere, Hardingek geolokalizazio sistema bat jarri du.Matten bideoak beste hainbat erabiltzaile inspiratu ditu; horien artean, Iñaki Goikoetxea, "Dancing in the Basque Country" bideoaren egilea. Goikoetxeak 21 hilabete behar izan zituen lana bukatzeko.Sarean, "Bizkaia Dubi Dubi" izeneko beste bideo bat ere argitaratu zuten. Irudietan, Bizkaiko txoko esanguratsuenak agertzen dira.