Bitxikeriak -
Siestaren onurak
Siestarik onena, 30 minutukoa eta sofan egiten dena
Adituek siestaren onurak azaldu dituzte, izan ere, "lo egiten ez duen pertsona bat jaten ez duen beste bat baino lehen hilko litzateke", ohartarazi dute.
Erredakzioa
Siesta onuragarria da gehienez 30 minutukoa bada eta sofan egiten bada, Espainiako Osasun Mentaleko Loaren Zerbitzuko koordinatzaileak berretsi duenez.
Bazkal ostean gorputzak neke sentsazioa izan ohi du eta, ondorioz, beharrezkoa izaten da siesta txiki bat egitea edo edari bizigarriak hartzea, kafea edo ezki-ura esaterako.
Baina siestak ere kaltegarriak izan daitezke oso luzeak edo "oso sakonak" badira, izan ere, gauean lo egiteko arazoak izan ditzakegula ohartarazi dute.
Adituen arabera, "siestak goizeko tentsioak askatzea ahalbidetzen du eta arratsalderako prestatzen gaitu". Halaber, lo egitearen garrantzia aipatu dute, "lo egiten ez duen pertsona bat jaten ez duen beste bat baino lehen hilko litzateke".
Siesta onuragarria da gehienez 30 minutukoa bada eta sofan egiten bada, Espainiako Osasun Mentaleko Loaren Zerbitzuko koordinatzaileak berretsi duenez. Bazkal ostean gorputzak neke sentsazioa izan ohi du eta, ondorioz, beharrezkoa izaten da siesta txiki bat egitea edo edari bizigarriak hartzea, kafea edo ezki-ura esaterako.Baina siestak ere kaltegarriak izan daitezke oso luzeak edo "oso sakonak" badira, izan ere, gauean lo egiteko arazoak izan ditzakegula ohartarazi dute. Adituen arabera, "siestak goizeko tentsioak askatzea ahalbidetzen du eta arratsalderako prestatzen gaitu". Halaber, lo egitearen garrantzia aipatu dute, "lo egiten ez duen pertsona bat jaten ez duen beste bat baino lehen hilko litzateke".