Bitxikeriak -
HUNGARIA
Eurodiputatu ultraeskuindar batek odol judua duela jakin du
Juduak eta israeldarrak kritikatu izan ditu beti, baina orain, errealitate berri bati aurre egin beharko dio.
Erredakzioa
Errabino hungariar batek adierazi du, Csanád Szegedi politikari erradikala, bere “ibilbide honetan zehar ikasten” dabilela. Szegedik Auschwitzeko kontzentrazio-esparrua bisitatuko du, Bigarren Mundu Gudaren bukaeran bere amona eraman zutelako bertara.
Azken urteotan, Szegedik, elkarrizketa eta hitzaldi ugarietan esan du, israeldarrek eta juduek “Hungria erosten” dutela eta “artista juduek herrialdeko sinboloak zikintzen” dituztela.Dirua eskaini zuen errealitatea ezkutatzeko
Uztailean, blog batean, 2010eko grabaketa bat argitaratu zuten. Bertan, Szegedik dirua eta Europar Batasunean lanpostu bat eskaintzen zion Zoltán Ambrus izeneko gizon bati. Ambrusek ustez, senitarteko juduak zituela argitaratzearekin mehatxatu zuen Szegedi.
Szegedik zinta manipulatuta zegoela esan zuen arren, bere alderdiko buruek, kargua utz zezan eskatu zioten. Bere jatorria zein zen ez jakitea “oso arraroa” iruditzen baitzitzaien. Ez zuen Europako Parlamentuko kargua utzi, bai ordea, alderdia.%100 hungariarra sentitzen daEgun Szegedik aurrekari juduak dituela onartu du, baina “%100 hungariarra” sentitzen da. “Inportanteena da, bakoitza hungariartasunarekin nola harremantzen den; ni ez naiz inoiz antisemita izan” aitortu du.
Errabino hungariar batek adierazi du, Csanád Szegedi politikari erradikala, bere “ibilbide honetan zehar ikasten” dabilela. Szegedik Auschwitzeko kontzentrazio-esparrua bisitatuko du, Bigarren Mundu Gudaren bukaeran bere amona eraman zutelako bertara.Azken urteotan, Szegedik, elkarrizketa eta hitzaldi ugarietan esan du, israeldarrek eta juduek “Hungria erosten” dutela eta “artista juduek herrialdeko sinboloak zikintzen” dituztela. Dirua eskaini zuen errealitatea ezkutatzeko Uztailean, blog batean, 2010eko grabaketa bat argitaratu zuten. Bertan, Szegedik dirua eta Europar Batasunean lanpostu bat eskaintzen zion Zoltán Ambrus izeneko gizon bati. Ambrusek ustez, senitarteko juduak zituela argitaratzearekin mehatxatu zuen Szegedi.Szegedik zinta manipulatuta zegoela esan zuen arren, bere alderdiko buruek, kargua utz zezan eskatu zioten. Bere jatorria zein zen ez jakitea “oso arraroa” iruditzen baitzitzaien. Ez zuen Europako Parlamentuko kargua utzi, bai ordea, alderdia. %100 hungariarra sentitzen da Egun Szegedik aurrekari juduak dituela onartu du, baina “%100 hungariarra” sentitzen da. “Inportanteena da, bakoitza hungariartasunarekin nola harremantzen den; ni ez naiz inoiz antisemita izan” aitortu du.