Bitxikeriak -

Trilogia erotikoa

'50 shades of Grey' filmaren zain

E. L. James idazleak Twitterren azaldu duenez, oraindik ez dugu filmari buruzko albiste berririk izango. Oraingoz, gidoilaria besterik ez dute aukeratu.

'50 shades of Grey' trilogia erotikoaren liburuak.
'50 shades of Grey' trilogia erotikoaren liburuak.
'50 shades of Grey' trilogia erotikoaren liburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 shades of Grey trilogiaren idazleak azaldu duenaren arabera, filma ikusteko denbora luzea itxaron beharko dugu. Horrela erantzun dio E. L. James idazle britainiarrak Twitterren filma noiz iritsiko den galdetu dion erabiltzaile bati.

Liburu arrakastatsu horiek jarraitzaile mordoa dute sare sozialetan. Twitterren, adibidez, liburuari eta protagonistei buruzko hainbat profil sortu dituzte erabiltzaileek.

Michael De Luca eta Dana Brunetti filmaren ekoizleek (The Social Network, Marc Zuckerbergi buruzko filma, egin zuten) pelikula filmatzen hasteko asko falta dela azaldu dute. Orain arte, gidoilaria aukeratu besterik ez dute egin; Kelly Marcel britainiarra izango da. Orain, zuzendari bila ari da, eta, ondoren, aktoreen aukeraketa iritsiko da.

Azaroaren 26an, E. L. James Madrilen izango da liburuak sinatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea