Bitxikeriak -

INTERNET

'Gangnam Style' bideoa, Youtubeko ikusiena

Jatorrizko bertsioa, bestelako bertsio batzuk eta erlazionatutako bideoak kontuan hartuta, guztira 2.200 milioi bisita jaso ditu Interneten.

Psy rap-kantaria, 'Gangnam Style' bideoan.
Psy rap-kantaria, 'Gangnam Style' bideoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 "Gangnam Style" PSY rap-kantari hegokorearraren abestia da Youtubekobideorik ikusiena. 800 milioi bisita baino gehiago jaso ditu, etalehenengo postua kendu dio "Baby" Justin Bieberren abestiari.

34 urteko kantaria bere estilo bereziagatik egin da ezagun; atzerantz orraztutako ileak eta dantzarako estilo bereziak ospe handia eman diote hegokorearrari.

Uztailean argitaratu zen lehen aldiz bideoa webgunean, eta oso harrera ona lortu zuen, lehenengo Hego Korean eta gero mundu osoan.

"Mundu mailanizan dugun arrakastarik handiena izan da", azaldu dute Youtubeko blogean. Ospeak oso azkar hedatudela ere aipatu dute.

Bideoaren arrakastaz baliatuz, hainbat parodia egin dituzte; "Star Trek" telesailekoek eta Oregongo Unibertsitateko maskotak erabili dute kantua, adibidez.

Jatorrizko bertsioa, bestelako bertsioak eta erlazionatutako bideoak kontuan hartuta, guztira 2.200 milioi bisita jaso ditu Interneten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea