Fagor -

Krisia Fagorren

Fagorren itxierak 'eragin txikia' izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak

"Eusko Jaurlaritza gisa, horretan saiatzen ari gara, eta esfortzu horrekin jarraituko dugu", adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Iruñean.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu bezala "une honetan" kezka nagusia Fagor Etxetresnaken itxierak "EAEko ekonomian eragin txikia" izatea dela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak.

"Eusko Jaurlaritza gisa, horretan saiatzen ari gara, eta esfortzu horrekin jarraituko dugu", adierazi du. "Korporazio barruan Fagor Etxetresnakek izan dezakeen eragina txikitzen lagunduko dio Jaurlaritzak MCCri", erantsi du Urkulluk.

Bizkaiko Foru Aldundiak Edesarekin egin bezala Eusko Jaurrlaritzak abala emateko aukera ote duen galdetu diote lehendakariari. Urkulluk "ezetz" esan du, "Edesari eragiten dion egoera desberdina delako, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ekiteko duen aukera ere bestelakoa delako". "Gipuzkoan Fagorren konkurtsoak zuzenean eragiten dion beste enpresa bat egongo balitz, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekiteko aukera bera izango luke", gaineratu du.

Adierazpen instituzionala

"Iragan legealditik Gobernuak Fagor Etxetresnakekin eta Mondragonekin bat ekin du", nabarmendu du lehendakariak. "Eusko Legebiltzarraren adierazpen instituzionala zehatz-mehatz jarraitu dugu Mondragon Korporazioari laguntzeko orduan", azaldu du.

"Bideragarritasun plana aurkeztu du Fagor Etxetresnakek, baina Mondragon Korporazioak ez du onartu eta guk Eusko Jaurlaritza bezala, dagoeneko Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak azaldu duenez, ezin gara enpresa bihurtu erakunde publiko bat garelako. Gure lana Mondragon Korporazioari laguntzea da, baina Fagorren bideragarritasun plana ez onartzea erabaki du", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Fagor Edesa etxetresna elektrikoak Eusko Jaurlaritza Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea