Fagor -

Hartzekodunen konkurtsora

Jose Luis Bilbao: 'Edesa hiltzen utziko dutela esan digu Fagorrek'

Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du ez duela erabakia ulertzen, eta ''egia ez esatea'' egotzi dio Fagorri. Edesa ez ixteko 3 milioi euro bideratzeko prest zegoen Bizkaiko Foru Aldundia.

Bilbao: ''Ulertzen ez dugun egoera baten aurrean minduta gaude''

0:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesa ''hiltzen utziko'' dutela jakinarazi dio Fagor Etxestresnakek Bizkaiko Foru Aldundiari, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak azaldu duenez. Goizean, Fagor Etxestresnakeko zuzendaritzarekin bilera egin du Bilbaok, eta, bertan, asmo hori helarazi diotela iragarri du ahaldun nagusiak.

Erabakia ulertzen ez duela esan du Bizkaiko ahaldun nagusiak arratsaldean Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, eta ''egia ez esatea'' egotzi dio Fagorri. ''Iruzur egin digutela sentitzen dugu. Ulertzen ez dugun egoera baten aurrean minduta gaude'', azaldu du Bilbaok.

Ahaldun nagusiaren hitzetan, joan den asteazkeneko bilera ''gauza bat'' esan zuen Fagorrek. ''Gaur, berriz, kontrakoa esan du'', adierazi du.''Bi-hiru milioi euro behar zituztela esan ziguten, eta, hotaz, horra gure berme proposamena. Onartu egin zuten, eta gaur, berriz, uko egin diote'', azpimarratu du.

''Basaurin eta Bizkaian industria jarduerari eta enpleguri eusteko gure asmoa zintzoa zen eta zintzoa da; baina jarduerari eta enpleguari eusteko baldin bada'', gaineratu du. Aldundiaren proposamena mahai gainean jarraitzen duela azpimarratu du Bilbaok, ''baina zaila da laguntzarik nahi ez duenari laguntzea''.

Aste honetan bertan, Edesa ez ixteko 3 milioi euro bideratzeko proposamena egin zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. Fagor Etxetresnakek, baina,  Basauriko lantegia hartzekodunen konkurtsoan sartuko duela jakitera eman die gaur langileei, Edesa bakarka "bideragarria ez" delako.

Sergio Treviño kooperatibako zuzendari nagusia eta Basuriko lantegiko arduraduna langileekin bildu dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak egindako proposamena ez onartzeko erabakia jakinarazi die langileei.

Bestalde, Fagor Etxestresnakeko iturriek EFE agentziari azaldu diotenez, kooperatibaren kontseilu errektoreak Edesaren egoera aztertu du ostiral honetan, eta bere etorkizunaren inguruko erabakia bilera berri batean erabakitzea adostu dute. Litekeena da astelehenean bertan egitea batzar hori.

Iturri horiek arabera, kontseiluak ''ez du jarrerarik hartu'', eta baliteke Treviñiok egoeraren inguruko bere ikuspuntu pertsonala helarazi izana langileei.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea