Fagor -
Kontseilu Errektorea
Edesaren inguruko erabakia gaur jakinaraziko du Fagorrek
Fagor Etxetresnak kooperatibako iturri ofizialek ez dute erabakiaren berri eman nahi izan, lehenik eta behin Edesako langileei jakitera emango dietelako.
Erredakzioa
Edesa Basauriko (Bizkaia) filialaren etorkizunari buruzko erabakia langileei jakitera emango die Fagor Etxetresnakek gaur. Kooperatibako Kontseilu Errektoreak arratsaldean aztertu du Edesaren egoera.
Fagor Etxetresnak kooperatibako iturri ofizialek ez dute erabakiaren berri eman nahi izan, lehenik eta behin Edesako langileei jakitera emango dietelako.
Edesako langileei erabakiaren berri eman eta gero, goizeko lehen orduetan jakitera emango du Fagor Etxetresnakeko Kontseilu Errektoreak.
Arratsaldean, Kontseilu Errektoreak Gizarte Kontseiluaren batzorde iraunkorrari (Fagor Etxetresnakeko langileen ordezkaritza) erabakitako neurriak azalduko dizkio. Gaurko bilera 18:00etan hasi da.
Gipuzkoako kooperatibak hartzekodunen konkurtsoa eskatu behar du aste honetan, bideragarritasun plana martxan jartzeko finantziazioa ez baitu lortu. Gainera, 800 milioi euroko zorra du kooperatibak.
Bestalde, Mario Fernandez eta Xabier Iturbe Kutxabankeko buruzagiak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Jon Peli Uriguen Berrikuntza diputatuarekin bildu dira gaur arratsaldean ere.