Fagor -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Fagorrek komunikatzeko erabili dituen bideak kritikatu ditu Atutxak

Basauriko Edesa lantegiaren kasuan Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren jokabidea defendatu du.

Itxaso Atutxa EAJren Bizkaia Buru Batzarreko (BBB) presidentea. Argazkia: EiTB
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaia Buru Batzarreko (BBB) presidentea. Argazkia: EiTB
Atutxak dio Fagorren komunikaziorako bidea ez dela egokiena izan

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnak kooperatibak berriak komunikatzeko erabili dituen bideak ez dira egokiak izan, Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidentearen arabera. Basauriko Edesa lantegiaren auzian, 48 orduan iritziz aldatzea egotzi dio Fagor Etxetresnaki.

Atutxak nabarmendu egin du Bizkaiko Foru Aldundiak 3 milioi euroko diru-laguntza eskaini ziola kooperatibari abaletan, Basauriko Edesa lantegia hartzekodunen konkurtsotik kanpo uztearen truke, eta Eusko Jaurlaritzak ere laguntza bide guztiak irekita dituela gaineratu du.

Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketan, Atutxak 48 ordutan iritziz aldatzea egotzi dio Fagor Etxetresnak kooperatibari. Horren esanetan, Bizkaiko Diputazioaren diru-laguntza ez onartzea erabaki zuen, aurreko astean Bizkaiko Diputazioko ordezkariekin akordioa lortu zuten arren.

Bi milioi inguruko laguntza ematea adostu zuten, eta horrekin Edesa lantegia zabalik mantentzea lortuko zuten, Atutxaren arabera. Aukera horrek aurrera eginda ere, aurrera begira bideragarritasun plana egin beharko litzatekeela nabarmendu du.

Atutxak azaldu duenez, kooperatibako eta erakunde publikoetako ordezkariek eta Fagorren krisiaren eragina gehien jasango duten herrietako alkateek asteazkenean Gasteizen egindako bileran akordioa lortu zuten, eta hurrengo egunean Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Fagorreko ordezkariek hitz egiten jarraitu zuten.

"Atzo arratsaldean Fagorren sms mezu bat jaso zuten Bizkaiko Diputazioan, Edesari buruzko azken erabakia jakinarazteko eta eskainitako laguntza eskertzeko", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea