Krisi Ekonomikoa -

Gobernu bilera

Jaurlaritza berriak bere lehen neurri ekonomikoak onartuko ditu gaur

Besteak beste, udako ordainsaria aurreratzea ahalbidetuko duen lege aurreproiektua onartuko du.

Eusko Jaurlaritza berria joan den astean batzartu zen lehen aldiz. EITB
Eusko Jaurlaritza berria joan den astean batzartu zen lehen aldiz. EITB
Eusko Jaurlaritza berria joan den astean batzartu zen lehen aldiz. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren Eusko Jaurlaritzak bere lehen neurri ekonomikoak onartuko ditu gaurko bileran. Besteak beste, ekaineko aparteko ordainsaria aurreratzea ahalbidetuko duen lege aurreproiektua onartuko dute.

Horren ostean, aurreproiektua Eusko Legebiltzarrera iritsiko da asteazkenean (hilak 26), egun horretan Ganberako Mahaia eta bozeramaileen batzordea bildu egingo baitira.

Seguru aski, Legebiltzarraren osoko bilkurak hilaren 28ko saioan onartuko du udako ordainsaria aurreratzea. Egun horretan ezinezkoa izango balitz, 31n egingo lukete, Ganberatik azaldu dutenez.

Gaurko Gobernu bileran hainbat sailburuorde eta goi-kargudun ere izendatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea