Krisi Ekonomikoa -

2012ko hirugarren hiruhilekoa

Etxeak erosteko % 12,5 hipoteka gutxiago sinatu dira Euskadin

Espainia osoan 19.105 hipoteka sinatu dira. Aipaturiko indizeak behera egin du azken 30 hilabetetan.

2012an etxebizitzak erosteko hipoteka gutxiago sinatu dira Euskadin eta Nafarroan. Argazkia: EITB
2012an etxebizitzak erosteko hipoteka gutxiago sinatu dira Euskadin eta Nafarroan. Argazkia: EITB
2012an etxebizitzak erosteko hipoteka gutxiago sinatu dira Euskadin eta Nafarroan. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urrian EAEn 1.085 hipoteka sinatu ziren Euskadin eta 252 Nafarroan. Hala bi lurraldeetan jaitsi da sinatutako hipoteken kopurua iazko urriko datuekin alderatuta, % 12,5 Euskadin eta % 40,7 Nafarroan, Espainiako Institutu Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera.

Orotara, 15,9 milioi euro utzi dituzte finantza erakundeek urrian etxebizitzak erosteko Euskadin, eta Nafarroan, 25,3 milioi euro.

Espainiako datuak

Espainia osoan, etxebizitzak erosteko % 14,4 hipoteka gutxiago sinatu dira urrian, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Orotara, 19.105 hipoteka sinatu dituzte bankuek urrian. Halaber, aipaturiko indizeak behera egin du azken 30 hilabetetan.

Urrian jaitsiera txikiagoa izan da (% 14,4) irailean jaitsiera % 32,2 koa izan baitzen, Espainiako Institutu Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera.

Datuok irailekoekin alderatuz gero, urrian % 9,9 jaitsi da sinatutako hipoteken kopurua.

Etxebizitzak erosteko, batez beste, 100.665 euroko maileguak eskatu dira urrian, 2011ko urrian baino % 4,9 gutxiago eta 2012ko irailean baino % 1,7 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur EAE Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Higiezinen merkatua gaur