Krisi Ekonomikoa -
Porrota
Bankiak % 19,53 egin du behera eta Ibexa urtarrilaren 2an utziko du
Ibex adierazleen aholkulari teknikoen batzordean jakitera eman duenez, selektiboa behin-behinean 34 balorek osatuko dute urtarriletik aurrera.
Erredakzioa
Bankiak % 19,53 egin du behera saioa ixtean, eta bere tituluen prezioa Burtsan sartu zenetik minimoetan jarri du, 0,0552an. Nazionalizatutako bankuak, gainera, Ibexa utziko du aldi baterako urriaren 2an.
Ibex adierazleen aholkulari teknikoen batzordean jakitera eman duenez, selektiboa behin-behinean 34 balorek osatuko dute urtarriletik aurrera, Bankia berkapitalizatzearen ondorioz. Hori Bankuen Egonkortze Funtsak egingo du, 10.700 milioi euroko balioa duten bonua bidalita, BFAk harpidetuko du.
"Ohiko akzioak harpidetutako bonu bihurgarri bihurtzen direnenean, eta ofizialki publikatua izan denean, batzordeak egokiak iruditzen zaizkion erabakiak hartuko ditu horren inguruan, behar bezalako aurrerapena izango duen oharra izango da", azaldu du Ibexen adierazleen batzorde aholkulariak.