Krisi Ekonomikoa -
2012. urtean
Euskadik azken 20 urteetako matrikulazio daturik baxuena izan du
Datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 25.600 auto berri besterik ez ziren saldu, azken 20 urteetako daturik baxuena.
Erredakzioa
Ibilgailuen matrikulazioek beherakada handia izan zuten iaz, Espainiako Gobernuaren diru-laguntzen plana martxan jarrita ere. Datu horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 25.600 auto berri besterik ez ziren saldu, azken 20 urteetako daturik baxuena.
Egun, Euskadin orain dela lau urte saltzen ziren autoen erdia saltzen da.
Ibilgailuen diru-laguntza plana martxan jarrita, 25.600 ibilgailu berri besterik ez ziren saldu iaz, eta Estatuan 700.000. Orain 26 urteko datuen antzekoak dira, eta horrek eragina izan du enpleguan.
Euskadin, sektore horretan, 1.000 bat lanpostu galdu dira, eta Estatuan, berriz, 50.000 inguru. Saltzaileek diru-laguntzak mantentzeko eskaera egin dute.