Krisi Ekonomikoa -

Espainiako familien barometroa

Gurasoen % 64,2ren ustez, seme-alabak eurak baino okerrago biziko dira

Barometroaren arabera, emantzipatutako lagunen % 10 etxera bueltatu behar izan da krisia dela eta.

Espainiako Familiaren Barometroaren datuak.
Espainiako Familiaren Barometroaren datuak.
Espainiako Familiaren Barometroaren datuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurasoen % 64,2ren ustez, seme-alabak eurak baino okerrago biziko dira, Espainiako Familiaren Barometroaren datuen arabera. Gainera, emantzipatutako lagunen % 10 etxera bueltatu behar izan da krisia dela eta.

Espainiako familiaren inguruan eginiko barometroaren ondorioak dira.  "The Family Watch" nazioarteko institutuak egin du galdeketa Espainiako 600 etxeetan.

Madrilen aurkeztu dute ikerketa eta galdeketa egin dieten lagunen erdiaren ustez, krisia dela eta bizi kalitatea txarragoa da eta okerrera egin du azken urtean. Gainera, galdetutakoen % 60,2k senitartekoren bat langabezian dute.

Testuinguru honetan, krisi garaian familiak "protagonismo berezia" hartzen du, kide guztiei euskarri ekonomikoa ematen baitie familiak ikerketaren ondorioen arabera.

Halaber, bi lagunetik batek uste du gazteak ez daudela guraso izateko prestatuta langabezia eta etxebizitza falta dela eta. Bestalde, gurasoen % 64,2ren ustez, seme-alabak eurak baino okerrago biziko dira.

Egoera honen aurrean, hainbat neurri proposatzen dituzte, besteak beste, lan-erregulazioko txostenetan seme-alabak dituzten langileen babesari lehentasuna ematea eta amatasuna sustatzen duten enpresek zerga onurak izatea.

Familia eta lanaren arteko kontziliazioaren garrantzia ere aipatu dute inkestan parte hartu dutenek eta % 91,2k lantegietan haurtzaindegiak jartzea proposatu dute; % 82,5ek laneko eta eskolako egutegien artean koordinazioa egotea; eta % 82k etxetik lan egin ahal izatea.

Azkenik, 2013. urterako Espainiako familiek gastuak gutxituko dituzte inkestaren arabera, % 69,7k jatetxeetara irteerak murriztuko dituzte eta % 57,7k bidaietako gastuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Espainia Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Gurasoak  gaur