Krisi Ekonomikoa -

Ekonomia Saila

Eusko Jaurlaritzak lehiakortasuna hobetzeko neurriak iragarri ditu

Arantza Tapia sailburuaren iritziz, autogobernuak eskaintzen dituen ahalmenak baliatu behar dira politika berritzaile eta ezberdinak egiteko.

Arantza Tapia. Argazkia: EITB
Arantza Tapia. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Saileko sailburuak ostiral honetan iragarri duenez, bere sailak "herrialde marka" bat garatuko du ekonomiako sektore guztien lehiakortasuna hobetzeko eta atzerriko inbertsoreak erakartzeko.

Gaur goizean Ekonomia batzordearen aurrean hitz egin du Arantza Tapiak bere sailaren legegintzaldiko ildo nagusiak aurkezteko.

Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuak ez du ekimen zehatzen gaineko informaziorik eman. Nolanahi ere, gaurkoa sailaren aurkezpen orokorra izan da, eta datozen lau urteetarako jarduera egitasmo zehatza ekainean aurkeztuko du.

Tapiak jakinarazi duenez, lehiakortasuna hobetzea izango dute helburu neurri guztiek. Halaber, krisi ekonomikoari erronkei aurre egingo dien eredu ekonomiko bat garatu nahi dute.

Hori dela eta, helburua lortzeko autogobernuak eskaintzen dituen ahalmenak baliatzea proposatu du.

Arantza Tapiak gidatuko duen sailak nazioartekotzea erabiliko du lehiakortasuna hobetzeko makulu gisa. Hori lortzeko, bere sailak "herrialde marka" egiteko estrategia bat prestatuko du.

Bestalde, enpresei likidezia emateko funtsa jarriko du laster abian Eusko Jaurlaritzak. Halaber, osagarriak izango diren beste zenbait erreminta ere jarriko dituzte enpresarien eskura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea