Itxi

Politika

Jaurlaritza berria

Arantza Tapia, bizitza osoan ikerlari eta irakasle

Erredakzioa

Urkulluren Jaurlaritzara iritsi baino lehen, Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza diputatua ere izan da.

  • Arantza Tapia. EITB

    Arantza Tapia. EITB

Arantza Tapia Otaegi (Astigarraga, 1963) Ekonomia Garapenarako eta Lehiakortasunerako sailburua izango da. Tapia Diputatuen Kongresutik iritsi da Iñigo Urkullu lehendakariaren Eusko Jaurlaritzara. Hain zuzen ere, iazko hauteskundeetatik izan da Behe Ganberan.

Salburu berria doktorea da ingeniaritza industrialean, eta katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ibilbide gehiena ikerlari eta irakasle gisa egin du, unibertsitatean.

Politikan barrena 2005. urtean egin zuen. Orduan, Garraio eta Herri Lan sailburuorde izendatu zuten, Juan Jose Ibarretxeren Gobernuan.

Ondoren Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza diputatua izan zen Gipuzkoako Aldundian, Markel Olano ahaldun nagusiarekin. Horren ostean, lurralde horretako zerrenda jeltzalearen burua izan zen 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan.

Diputatuen Kongresuan EAJren Hezkuntza bozeramaile izan da, besteak beste, eta, azken asteetan, Jose Ignacio Wert ministroaren erreformaren aurka egin du.

Politikan sartu baino lehen, Donostiako Eskola Politeknikoaren zuzendaria izan zen, beste hainbat karguren artean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena