Krisi Ekonomikoa -

Justiziaren tasak

Tasen legeari helegitea jartzeko eskatu du Gizarte Kontseiluak

Otsailaren 20an epaileek eta fiskalek Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren erreformen harira deitu duten greba deialdiarekin bat egin dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia. EITB
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Kontseiluak tasa judizialen kontra Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrari. Halaber, Gasteizko Ganberan ordezkaritza duten alderdi politikoekin elkarrizketa sorta hasi nahi du, Legebiltzarrak helegitea jartzeko erabakia har dezan.

Besteak beste, ondorengo erakunde hauek osatzen dute Gizarte Kontseilua: CCOO, UGT, Demokraziarako epaileak, EKA-OCUV, Silikosia, Ikasle Ekintza, Hoac, Osalde, Bakez, SOS Arrazakeriak Gipuzkoa eta Adicae.

Bilbon prentsaurrekoa eskaini dute elkartea osatzen duten erakundeetako kideek, eta bertan, besteak beste, Unai Sordo eta Damaso Casado Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiak izan dira.

Otsailaren 20an epaileek eta fiskalek Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren erreformen harira deitu duten greba deialdiarekin bat egin dute. Mobilizazioak justizia jauregien aurrean egingo dira, eta horien helburua justizia administrazio zerbitzuetan izan diren murrizketak salatzea da, Demokraziaren aldeko Epaileak taldeko ordezkariaren arabera.

Bestalde, Sindikatuen Europako Konfederazioak martxoaren 14rako deitu dituen protesta ekitaldiekin ere bat egin du Gizarte Kontseiluak, Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak esan duenez.

Horren arabera, mobilizazio horietan hainbat aldarrikapen egingo dituzte: enplegu gehiago eta hobea sortzea, politika ekonomikoak aldatzea, birsorkuntza demokratikoa bultzatzea, eta etxegabetzeen kontrako neurriak eskatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea