Politika -

Tasa judizialak

Tasa judizialak berrikustea 'oso positiboa' dela uste du Ibarrak

Tasa judizialek "herritarren eskubide oso garrantzitsu batean" eragina dutela uste du EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak, justiziara heltzean, hain zuzen.

uan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea.
uan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea.
uan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentearen iritziz, tasa judizialak berrikustearen iragarpena "oso positiboa" da, indarrean sartu zirenetik, "eskubide batzuk ez direlako justizia administrazioaren babesera iristen".

Atzo bertan, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak, Herriaren Defendatzailearen txostenaren gomendioak kontuan hartu eta tasa judizial batzuk berrikusiko dituztela iragarri zuen. Era honetan, orain bi hilabete, eta abokatu eta epaileen aurkako jarrerarekin, indarrean sartu ziren tasak aldatu ahal izango dira.

Ser irrati katean esan duenez, tasa judizialek "herritarren eskubide garrantzitsu batean eragina izaten ari dira, justiziara heltzean, hain zuzen". Hori dela eta, Gallardonek iragarritakoa "oso positiboa" dela adierazi du.

Justiziari kargak ezartzea Konstituzioak ahalbidetzen duenaren barne egon daitekeela esan du, baina "maila batzuetan pertsona batzuen interesak justiziaren babesera ez iristea ekar dezake, eta orduan, beste gauza batzuetaz hitz egin behar dugu", ondorioztatu du. "Hori gertatzen denean, oinarrizko eskubideen urraketez ari gara".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak