Krisi Ekonomikoa -

2012ko datuak

Euskadik defizit helburua bete du

Iaz, erkidego gehienek (hamaika) bete zuten aurrez ikusitako defizita: BPGaren % 1,5. Gutxien Extremadurak izan zuen (% 0,69), eta Valentziak gehien (% 3,45).

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik bete egin zuen 2012ko % 1,5eko defizit helburua, eta % 1,39ko defizitarekin itxi zuen urtea, Ogasun Ministerioak eskaini dituen datuen arabera.

Iaz, erkidego gehienek (hamaika) bete zuten aurrez ikusitako defizita: BPGaren % 1,5. Gutxien Extremadurak izan zuen (% 0,69), eta Valentziak gehien (% 3,45).

Defizit handiena erkidego hauek izan dute: Valentzia, Katalunia, Gaztela Mantxa, Andaluzia, Balear Uharteak eta Murtzia.

Hauek izan dira 2012an erkidegoek izan dituzten defizita, erkidegoz erkidego: Euskadi (% 1,39), Katalunia (% 1,96), Galizia (% 1,19), Andaluzia (% 2,02), Asturias (% 1,04), Kantabria (% 1,13), Errioxa (% 1,04), Murtzia (% 3,02), Valentzia (% 3,45), Aragoi (% 1,47), Gaztela-Mantxa (% 1,53), Kanariak (% 1,23), Nafarroa (% 1,34), Extremadura (% 0,69), Balear Uharteak (% 1,83), Madril (% 1,07) eta Gaztela eta Leon (% 1,4).

2011n, Euskadiko defizita % 2,56koa izan zen eta, 2010ean, % 2,49koa.

Murrizketarik ez

Cristobal Montoro Ogasun ministroak azaldu duenez, defizita murrizteko 2012an egindako esfortzuak "2012an neurri gehiago ezarri behar izatea eragin du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia argazkiak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Zer gertatu da Castellonen?