Krisi Ekonomikoa -

2012ko datuak

Espainia, soldatak gehien jaitsi diren Europar Batasuneko herrialdea

Urteko azken hiruhilekoan langileek jasotako ordainsariek % 4,3 egin dute behera.

Espainian beste inon baino gehiago murriztu dira soldatak urteko azken hiruhilekoan. Argazkia: EiTB
Espainian beste inon baino gehiago murriztu dira soldatak urteko azken hiruhilekoan.
Espainian beste inon baino gehiago murriztu dira soldatak urteko azken hiruhilekoan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soldatek % 4,3 egin dute behera Espainian 2012ko azken hiruhilekoan, eta beherakada handiena izan duen Europar Batasuneko herrialdea da, Eurostat EBren estatistika bulegoak gaur kaleratutako datuen arabera. Bestalde, oro har, batasuneko hogeita zazpi herrialdetan % 1,4 igo dira soldatak.

Espainian eta Eslovenian bakarrik murriztu da orduko lanaren prezioa Europar Batasunean: Eslovenian % 1,7 egin du behera.

Bestalde, Errumanian, Estonian eta Bulgariak igo dira gehien langileen soldatak: % 7,6, % 6,6 eta % 5,8, hurrenez hurren. Europar Batasuneko beste hainbat herrialdeetan igoera apalagoa izan da: % 3,3 Alemanian, % 2 Frantzian eta % 0,7 Italian.

Eskulanaren kostua % 3,4 murriztu da Espainian 2012ko azken hiruhilekoan, aurreko urteko epe berdinarekin alderatuta. Beherakada hori administrazio publikoari egotzi dio Eurostat estatistika institutuak. Bestalde, industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan soldatak eta eskulanaren balioa igo egin dira. Europar Batasunean eta eurogunean % 1,3 igo da eskulanaren kostua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea