Krisi Ekonomikoa -

'Korralito'a

Kezka nagusitu da Zipren, erreskatearen bozketa dela eta

Bozketa bera ere kolokan dago, ez baitu babes argia. Parlamentuko Finantza batzordea goizean bildu da lege proiektuaren zirriborro bat egitea aztertzeko.

Zipreko bankua. Argazkia: Efe
Zipreko bankua.
Zipreko bankua. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zalantza nagusitu da berriro Zipren, arratsaldean Europar Batasunaren erreskatea bozkatuko baitute Parlamentuan, baina bozketa bera ere kolokan dago, ez baitu babes argia.

"Parlamentuak ez du erreskatea onartuko", iragarri zuen Antasiadis Zipreko presidenteak astelehenean.

Parlamentuko iturriek jakitera eman dutenez, oraindik ez dute bozketa atzeratzea erabaki, baina aukeretako bat da. Parlamentuko Finantza batzordea bilduta dago goizetik eta lege proiektuaren zirriborro berri bat egiteko aukera aztertzen ari dira.

Atzo, Eurotaldeak aurrezle txikien zerga arintzea onartu zuen, sortutako polemika handiaren ostean. Hasiera batean, 100.000 eurotik beherako aurrezkiak zituztenei % 6,7ko aparteko zerga ezarri nahi zieten, eta % 9,9koa 100.000 eurotik gorako aurrezkia zutenei.

Era berean, Eurotaldeak malgutasuna eman zion Zipreri aurrezki txikiak zituzten herritarrekin "justuagoa" den proiektu bat aurkezteko.

Teknikariek proiektu berri bat aurkeztuta ere, DIKO alderdi zentristak, Anstasiadis presidente aukeratzeko babesa eman zuen alderdiak, proiektuaren kontra bozkatzeko aukera handiak daude, gainerako alderdiekin gertatzen den moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea