Krisi Ekonomikoa -
TUR
Argindarraren tarifa % 6,7 jaitsiko da apirilean
Cesur enkantea egin dute asteazken honetan, eta Argindarraren Azken Aukerako Tarifak (TUR) % 15 egin du behera bertan. Tarifa hori abian jarri zutenetik estreinakoz jaitsiko da faktura.
Erredakzioa
TUR Argindarraren Azken Aukerako Tarifa % 6,7 jaitsiko da apirilean, tarifa abian jarri zutenetik estreinakoz. Zehazki, 2009ko uztailean jarri zuten indarrean Argindarraren Azken Aukerako Tarifa, eta egun etxebizitza gehienek dutena da.
Elektrizitatea saldu eta erosteko urteko bigarren hiruhilekorako argindarraren Cesur enkantea egin dute gaur, eta, sektoreko iturriek baieztatu dutenez, %15 egin du behera Argindarraren Azken Aukerako Tarifak.
Horren ondorioz, tarifa % 6,7 jaitsiko da, baldin eta Gobernuak, aurreratu bezala, ''bidesariak'' izoztuta mantentzen baldin baditu. Bidesari horiek fakturaren erdia suposatzen dute, eta bertan biltzen dira, besteak beste, garraioa, banaketa, energia berriztagarrien pizgarriak eta nuklearren luzapena.